SANSE 2-0 FCBARCELONA B

Partida biribila

Vídeo

Sanse garaipenaren bidera itzuli da. Gure filialak F.C. Barcelona Bren bolada ona eten du eta 2-0 gailentzea lortu du txuri-urdinen partida borobil batean.a

Lehenengo zatia bi taldeen joan-etorrien konstante bat izan da. Rafa Marquez entrenatzailearen taldea nagusi izan da lehen minutuetan, 10. minutuan zehazki, Marrerok geldiketa bikaina egin behar izan du Cruzen jaurtiketaren aurrean. Baina une horretatik aurrera, Sergio Franciscoren jokalariek jokoa gidatu dute. Partidako pisua eraman dute eta aurkari gehienen jokoan normalean erraz nagusitzen zen Barcelonaren filial nagusia menderatu dute. Lehenik Magunak eman du abisua, 17. minutuan atezain bisitariak zutoinari itsatsita urrundu duen jaurtiketa batekin. Txuri-urdinek erasoan jarraitu dute, eta Magunaren beste jeniotasun batetik iritsi da 44. minutuan gola, atsedenaldiaren atarian. Gure filialak aurrea hartu du markagailuan eta sentsazio onak transmititu ditu lehen denbora guztian zehar.

Bigarren zatia lehenengoa bezala hasi da. Gure filialak defentsako posturik ez hartzea erabaki du eta golak bilatzen jarraitu du. 51. minutuan Gorrotxategi oso bizkor aritu ondoren, aurkako zelaian baloi bat berreskuratzea lortu du, Marini eman eta honek area kanpotik baloia eskuinkada batekin ate bisitarian sartzea lortu du, etxekoak bi goleko abantailarekin jartzeko. Marinek min egiten jarraitu du eta 57. minutuan erdiraketa oso on bat egin dio Kortajarenari. Azken honek eragozpenak izan ditu eta ezin izan du eroso iritsi baloira. 60. minututik aurrera Rafa Marquezen taldeak aurrea aurrera pausoa eman du eta behin baino gehiagotan iritsi da aurkariaren areara, baina Marrerok sortu dituen abagune guztiak saihestu ditu eta markagailua ez da berriro mugitu.

Hiru puntu garrantzitsu oraindik porrota jaso ez duen talde baten aurka. Datorren astean Soria bisitatuko dute txuri-urdinek Numanciaren aurka jokatzeko. Aupa Sanse!

 

Fitxa Teknikoa:

Sanse: Marrero, Carbonell (Gabilondo 63. min.), Cantero, Arambarri (kap.), Zoilo (Gomez, 23. min.), Maguna, Kortajarena, Gorrotxategi, Aguirre (Dadie 63. min.), Marín (Lebarbier 70. min.) y Martón (Lespinasse 70. min.).

F.C. Bartzelona B: Ruiz, Nuñez, Dionkou, Riad (Zalaya 76. min.), Valle (Vega 67. min.), Txus Alba, A. Carbonell (kap.), Luismi (Blanco 76. min.), Akhomach (Garrido 53. min.), Juanda y Roberto (Barberá 67. min).

Goles: 1-0: Maguna, 44. min. 2-0: Marin, 51. min.

Árbitro: Huerta de Haza. Epaileak etxeko Maguna (77. min) eta Gorrotxategiri (90. min.) eta bisitarien Barberá (85. min.) jokalariari atera die txartela.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!