REAL SOCIEDAD 3-2 LEVANTE UD

Partida borobila

Vídeo

Realak garaipen heroikoa lortu du Levante UD taldearen aurka, partidaren azken txanpan eta Zubietara hurbildu diren lehen zaleen babesarekin. Partida biribila.

Txuri-urdinek oso ondo hasi dute partida, kanpokoen baloiaren irteera presionatuz eta euren jokoa inposatuz. Franssiren pare bat gerturatze arriskutsuen ostean iritsi da Realaren gola, Nerea Eizagirrek area barrutik aldaratze bat aprobetxatuta. Aurretik abisatu gabe eta korner baten irteeran, Irenek partida berdindu du buruz. Atsedenaldia iritsi baino lehen Bañosek oso gertu izan du bigarrena, baina errematea kanpora joan da gutxigatik. Eta hurrengo jokaldian, lehen zatiko azkenekoan, Estherrek bigarren gola egin du, buruz. Ia bi eta batekotik bat eta bikora.

Nagusitasuna txuri-urdina izan da bigarren zatian, kontraerasoan noizean behin saiatu den aurkariaren aurrean. Aukera onenak urruneko jaurtiketekin edo geldikako jokaldietan izan dira. Eta azken ordu laurdena heroikoa izan da. Barbarak, Nuria Rabanoren falta jaurtiketa baten ostean, partida berdintzea lortu du buruz. Eta luzapenean, Ceciliak hirugarren gola sartu du, bigarren zutoinean egindako erremate batekin eta Barbararen asistentziaren ondoren. Eromena Zubietan.

Seitik sei amestutako hasiera batekin bi aurkari garrantzitsuren aurka. Orain, geldialdia selekzioen neurketen ondorioz, eta, ondoren, Madrid CFFren aurkako partida prestatzera. Aurrera Reala!!!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Quiñones, Lucia, N. Mendoza, Tejada, Nuria R., Maitane, Gemma (Cecilia, min. 75), Amaiur (Barbara, min. 64), L. Baños (Palacios, min. 64), N. Eizagirre (Itxaso, min. 92) eta Franssi.

Levante UD: Paraluta, Rocio, Toletti, Irene G., Andonova (Fiamma, min. 78), Zornoza, Carol, Jucinara, Alharilla, Esther eta Cometti.

Golak: 1-0: N. Eizagirre, min. 22; 1-1: Irene G., min. 35; 1-2: Esther, min. 46; 2-2: Barbara, min. 77; 3-2: Cecilia, min. 90

Epailea: Acevedo Dudley. Txartel horia erakutsi die etxeko Amaiur eta Luciari eta kanpoko Alharilla, Cometti eta Andonovari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!