Atzo Real Madrid taldearen aurka jokatutako partidaren ostean, Realeko lehen taldea Zubietara itzuli da ohikoa den neurketa ondorengo lan saioa burutzera. Atzo hasieratik jokatu zutenek errekuperazio lana egin dute eta, besteak, berriz, intentsitate handiagoarekin entrenatu dira Jose Luis Orbegozo zelaian. Markel Bergarak lan pertsonalizatua egin du instalazioen barnealdean, eta lesionatuek haien errekuperazio prozesuekin jarraitu dute. Talde txuri-urdinak bihar atsedena izango du eta asteartetik aurrera Rayo Vallecanoren aurkako neurketa prestatzen hasiko da (igandea, 17:00). Aste honetan informatu bezala, asteartean taldeak hamaiketan lan egingo du Zubipen (Hernani) ateak irekia, CD Hernani taldearen 75. urteurrenaren ondorioz ospatzen ari diren ekitaldien artean. Asteazken eta ostegunean 11:00etan entrenatuko dira Zubietan ateak irekia eta ostiral eta larunbatean, berriz, ateak itxita.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin