Atzoko derbiaren ostean, Realeko lehen taldea lanera itzuli da goizean Zubietan partida ondorengo ohiko lan saioan. Hamaikakoan egon zirenek errekuperazio lana egin dute, barruan eta kanpoan, eta gainontzekoek lan intentsoagoa egin dute. Canales, Aritz eta Markelek ez dute lana amaitu (ikus osasun partea) eta Agirretxe, Gaztañaga, Zaldua eta Hectorrek lan pertsonalizatua egin dute. Txuri-urdinek atseden izango dute bihar eta asteazkenetik beste hiru entrenamendu izango dituzte Deportivo Alavesen igandeko bisita prestatzeko. Asteazkeneko lana 11etan hasiko da ateak irekita Zubietan.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin