Partida ondorengo lana Zubietan

Vídeo

Atzo Riazorren jokatutako partidaren ondoren, lehen taldea gaur arratsaldean itzuli da lanera 16:30tan hasi den lan saio batean Jose Luis Orbegozo zelaian. Atzo hasieratik jokatu zutenek errekuperazio lana egin dute, Xabi Prieto eta Carlos Martinezek lan pertsonalizatua eta fisioterapia egin dute barruan, besteek intentsitate handiagoan egin dute lan. Lesionatuek beren errekuperazio lanarekin jarraitu dute. Jokalariek atsedena izango dute bihar eta ostegunean Zubietara itzuliko dira Valenciaren bisita prestatzeko (larunbata, 16:15). 

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!