LOR ITZAZU GURE SARREREN PLATAFORMAN

Partida pack-ak edo partida eta esperientzia?

Konpetizioaren bigarren itzulia hasi aurretik, Anoetako partidetarako eserlekuen salmentarekin lotutako bi berrikuntza aktibatu dira. Hemendik aurrera, hiru sarrera-modalitate erosi ahal izango dituzu.

Alde batetik, bigarren itzuli osoko etxeko konpromiso guztietarako sarreren salmenta martxan duzu, bai tribunarako, bai Hospitality eremurako.

Sakatu HEMEN zure sarrerak lortzeko (tribuna edo Hospitality)

Partida pack-ack

Berrikuntzetako lehena, bestalde, bi partidako pack bat sortzea da. Plataforman eskaintzen dizkizugun aukeren artean, bi partidetarako sarrerak erosi ahal izango dituzu %15eko deskontuarekin. Deskontu hori trukatzeko, REALA15 kodea soilik sartu beharko duzu erosketa-prozesuan zehar. Pack horiek berrituz joango dira urtean zehar. Orain aktibo dauden packak honako hauek dira:

Osasuna (Copa) + Osasuna (Liga): Sakatu HEMEN

FC Barcelona + RC Celta de Vigo: Sakatu HEMEN

RC Celta de Vigo + Elche CF: Sakatu HEMEN

Partida eta esperientzia

Azkenik, bigarren aktibazioa partida baten inguruan goza daitezkeen esperientziei lotuta dago. Edozein partidarako sarrera eskuratu ahal izango duzu eta, nahi izanez gero, aktibatuta dagoen esperientzia gehitu ahal izango diozu.

Oraingo honetan, partidaren ostean, armarriaren ondoan, argazki bat ateratzeko eta Anoetatik beste oroitzapen ahaztezin bat eramateko aukera gehitu ahal izango diozu. Esperientziak ere berrituz joango dira.

Sakatu HEMEN zure partida esperientziarekin lortzeko


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!