Sansek CD Arenteiro hartuko du larunbat honetan zubietan. Play-off postuetan dauden bi taldeen arteko neurketa izango da. Azkeneko jardunaldian talde donostiarrak puntu bat gehitzea lortu zuen FC Andorraren aurka, nahiz eta partidako azken ordu erdia hamar jokalarirekin jolastu. Galiziarrek, bestalde, Unionistas de Salamancaren aurka berdindu zuten aurreko asteburuan. Bi garaipen eta berdinketa bat lortu dituzte azkeneko hiru partidatan. Sergio Franciscoren mutilek garaipena bilatuko dute sailkapeneko lehenengo postuetan mantentzeko. Aupa Sanse!
REAL C - UD BARBASTRO (IGANDEA, 16:00)
Gure hirugarren taldeak Barbastro hartuko du igandean. Txuri-urdinek hutsna berdindu zuten azkeneko jardunaldian CD Anguianoren aurka eta denboraldiko lehen garaipena bilatuko dute etxean. Kanpoko taldeak bi garaipen jarraian lortu ditu ligan eta hirugarrena eskuratzeko asmoa izango du.
PARTIDAK ZUZENEAN
Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:
Ostirala:
18:00 Emakumezkoen C Taldea – CD Anaitasuna (RSTV)
Igandea:
10:00 Infantil Gaztea – CD Hernani (RSTV)
16:00 Real C – UD Barbastro (RSTV)
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin