ZUBIETAKO ASTEBURUA

Partidak zuzenean

Gure taldeek asteburu berri bati aurre egingo diote. Real Sociedad TVren edo beste telebista plataforma batzuen bidez ikusi ahal izango diren partidak hurrengo hauek dira:

 

Larunbata:

11:30 Ohorezko Kadetea – Aizkorri Goierri FT (RSTV)

15:30 Emakumezkoen B taldea – Racing Feminas B (RSTV)

18:00 Easo – CD Vasconia (RSTV)

Igandea:

10:30 Emakumezkoen C taldea – Elgoibar CD (RSTV)

17:00 Racing Rioja CF – Real C (Footters)

 

Real Sociedad TVk emango dituen neurketak gure YouTubeko kanalaren bitartez jarraitu ahal izango dira zuzenean.

RACING RIOJA FC – REAL C (IGANDEA, 17:00)

Partida bikaina biziko dugu igande honetan Mundial 82 Estadioan. Bigarren RFEFko bigarren multzoko lehen bi sailkatuen arteko lehia, sailkapenaren goialdean puntuekin berdinduta baitaude. Gure hirugarren taldea urte ikusgarria egiten ari da eta norgehiagoka bizia izango den erritmoari eutsi nahi dio. Partida zuzenean jarraitu ahal izango da Foottersen. Aupa Real!


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!