Real Sociedad 2-1 CD Mirandes

Pauso bat gertuago

Vídeo

Asko lehiatu beharko da finalera iristeko. Realak Mirandesi irabazi dio eta kanporaketa irekia geratzen da Anduvarako. Txuri-urdinak ez dira bikain aritu eta ezin izan dute itzulerarako errenta handiagoa lortu. Finalak beti dira garestiak.

Reala ez da bikain aritu lehen zatian. Kanpokoak ondo aritu dira berdegunean, erasoan arriskua sortuz. Minutu gutxira, etxekoek aurrea hartu dute Oyarzabalek sartutako penalti batekin. Abantaila handia izan arren, partida parekatua izan da, eta Matheusek partida berdindu du. Atea hutsean uzteko aukera joan da. Atsedenaldirako bost minutu besterik ez ziren falta eta, eraso azkar batean, Odegaardek abantaila itzuli die gipuzkoarrei, Limonesen aldaratze bikoitz batez baliatuta. Bi eta batekoarekin aldagelara joan dira jokalariak.

Bigarren zatia Portuk Limonesen aurka asmatu ez duen aukera argiarekin hasi da. Lastima. Mirandakoek arriskua sortzen jarraitu dute eta, urrutiko jaurtiketekin, Remiro urduritu dute. Markagailua eskasa zen, eta gol bakarrakeko abantailak ez zuen sentsazio onegiak uzten. Realak gehiago nahi zuen, baina argitasuna falta izan zaio goian.

Final batera iristea ez da erraza. Soberan dakigu. Oraingoan ez zen gutxiago izango. Kanporaketa hiru aste barru ebatziko da. Hiru aste oso luze egingo direla, baina helburua hain da handia, denak merezi izango duela. Mirandan ez galtzearekin lortuko dugu, baina horretaz aurrerago hitz egingo dugu. Aupa Real!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Remiro, Zaldua, Aritz (Guevara, min.68), Le Normand, Monreal, Zubeldia, Merino, Odegaard, Oyarzabal (kap), Portu (Januzaj, min.77) eta Isak (Willian Jose, min.68).

CD Mirandes: Limones, Sergio, Sanchez (Alvaro Peña, min.76), Odei, Kijera (cap), Malsa, Guridi, Alvaro Rey (Iñigo Vicente, min.87), Merquelanz, Gonzalez eta Matheus Aias (Marcos, min.69).

Golak: 1-0: Oyarzabal (pen.), min.9. 1-1: Matheus Aias, min.40. 2-1: Odegaard, min.43.

Epailea: Gil Manzano. Txartel horia erakutsi die etxeko Monreal, Oyarzabal eta Zalduari eta kanpoko Kijerari.

Asistentzia: 35.194 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!