SANSE – CD TUDELANO (IGANDEA, 19:00)

Pauso batera

Sansek Tudelano jasoko du igande honetan Zubietan, bigarren faseko lehen itzuliari amaiera emateko. Hitzak agortzen ari dira gure filialaren denboraldia deskribatzeko, euren multzoko lidergoari eutsi baitiote zazpi garaipen jarraian eta bederatzi azken hamar partidetan lortu ostean. Izugarria. Txuri-urdinak Bigarren Mailara igotzeko playofferako sailkapena lortzeko bidean daude; irabazten badute eta Calahorrak Amorebietaren aurka galtzen badu, lortuko dute. Baina hori lortu ezean, oraindik beste hiru jardunaldi izango lituzkete aurretik, eta sailkapen hori iristear dago. Nafarrek, bestalde, galtzetik iritsiko dira azken bi partidetan eta dinamika hori aldatzeko gogoz. Neurketa Real Sociedad TV eta Foottersen bidez jarraitu ahal izango da zuzenean. Aupa Sanse!

CD VITORIA – REAL C (LARUNBATA, 15:30)

Gure hirugarren taldeak CD Vitoriari egingo dio bisita larunbat honetan. Txuri-urdinek garaipen bikain batekin hasi zuten bigarren fasea joan den astean eta bizitzen ari diren une onari jarraipena eman nahi diote. Donostiarrengana hurbildu nahi badu, irabaztera behartuta dagoen aurkari bat izango dute aurrean, gipuzkoarrek ezartzen baitute orain Bigarren Espainiako Futbol Federaziora igotzeko muga. Dinamika onarekin jarraitzera.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!