REAL C 2-1 CD VITORIA

Pauso batera

Vídeo

Gure hirugarren taldeak oso garaipen garrantzitsua lortu du gaur arratsaldean Zubietan CD Vitoriaren aurka bi eta bat irabazi ostean, eta RFEF Bigarren Mailara igotzeko zorian geratu da. Norgehiagokako hasi eta berehala, lehen minutua oraindik minutua bete, Unai gola egiteko zorian izan da kanpokoentzat, baina jaurtiketa gehiegi gurutzatu du. Txuri-urdinek, aldiz, ez dute barkatu izan duten lehen abagunean: Carbonellen jokaldi ona, aurkari batzuk atzean utzita, Magunazelaiari pasea eta ezkerkada geldiezina area aurrealdetik. Gasteiztarrak gehiago izan dira gola sartu ostean, eta lehen minutuaren jokaldi berdinean, baina oraingoan eskuin hegaletik, Unaik ez du barkatu. Eta atsedenaldia iritsi baino lehen, Lespinasseren jokaldia ezkerretik, area barruan sartu eta erremate bikain batekin, arerio batean jo eta gero, gure bigarren filialaren gol berri bat.

Bigarren zatia ere oso parekatua izan da, kanpokoak etengabe estutzen, baina arrisku aukerarik sortu gabe, eta txuri-urdinak egoera kontrolatzen eta hirugarren eta behin betiko golaren bila. Hau ez da iritsi, baina Kortajarenak, area barrutik egindako erremate batekin, gertu izan du amaierarako ordu laurdena falta zenean. Zorionez, ez da beharrezkoa izan, markagailua ez baita berriro mugitu. Hiru puntu gehiago erritmoari eta bigarren postuari eusteko bigarren fasearen amaierarako jardunaldi baten faltan. Puntu batekin nahikoa izango litzateke azken jardunaldian RFEF Bigarren Mailara igotzeko. Pauso bakarrera dago. Aupa Real!

 

Fitxa tenikoa:

Real C: Marrero, Carbonell (Cortes, min. 67), P. Rodriguez, Cantero, Zoilo, Zubillaga, Dadie (U. Garcia, min. 58), Kortajarena, Magunazelaia (Goñi, min. 71), Balda (Marin, min. 58) eta Lespinasse (Teijeira, min. 71).

CD Vitoria: S. Nicolas, Iñaki, Cubero, Paul (Artetxe, min. 74), Dufur, Yriarte, Mathi (Collado, min. 79), Troncho (Zabala, min. 79), Urko (Madariaga, min. 64), Alain (Eñaut, min. 46) eta Unai.

Golak: 1-0: Magunazelaia, min. 8; 1-1: Unai, min. 31; 2-1: Lespinasse, min. 41

Epailea: Azkuenaga Astorkiza. Txartel horia erakutsi die die etxeko Balda, Lespinasse, Kortajarena, Carbonell, Zubillaga eta Cortesi eta kanpoko Madariaga, Eñaut e Iñakiri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!