Pauso sendo berri bat Anoetako berrikuntzarantz

Albiste bikain berri bat Realaren etorkizunerako. Eusko Gobernuak jakinarazi du gaur Gobernu Kontseiluak Euskadiko Administrazio Orokorrak eta Donostiako Udaletxeak-Anoeta Kiroldegia-Ciudad Deportiva Anoeta SA udal elkartea-ren arteko hitzarmena baimendu duela eta hainbat urterako 10 milioi euroko diru-laguntza 2019 arte emango duela. Kolaborazio hitzarmen honek, estadio eta miniestadioaren berrikuntza lanetan parte-hartzeaz gain, belar hockeya jokatzeko instalakuntza munizipalen eraikuntza aurreikusten du. Horretaz gain, Donostiako Udaletxeak 1.300 metro karratuko espazioa uztea hitzematen du hiriburu donostiarrean dauden euskal kirol federazioei. Eusko Gobernuak banatutako komunikatuaren arabera, Eusko Gobernuak eman beharreko diru honen ordainketa Donostiako Udalera izango da 2016-2019 denboraldian zehar. Urte honetan, Gobernuak 100.000 euro ordainduko ditu hitzarmenaren sinadura eta behin hockeyko zelaiaren kokapena finkatuta egon, 2017an aldiz 3.300.000 euro ordainduko ditu berrikuntzaren %33a beteta egon eta zifra hori frogatzen duten ziurtagirien igorpenaren ondoren. 2018an, 3.300.000 euro ordainduko ditu berrikuntzaren %66a beteta egon eta zifra hori frogatzen duten ziurtagirien igorpenaren ondoren, eta, amaitzeko, 3.300.000 euro ordainduko ditu, “lan amaiera” ziurtatu eta gero. Jarduketa kostuakBerritzearen hasierako kostua (BEZ kenduta) 50.745.132,14 eurokoa da. Real Sociedad-ek 36.745.132 euro ordainduko ditu, Eusko Jaurlaritzak 10 milioi euro eta Gipuzkoako Foru Aldundiak 4 milioi euro. Realak, beraz, zuzenean estadioaren eta estadio txikiaren berritzearen kostuaren %50 jartzen du (24milioi) eta, kopuru horretatik kendu behar dira Ernest Lluch Kultura Etxean, Kirol Etxean eta Gipuzkoako Futbol Federazioan egin beharreko lanak. Kopuru horri beste 12 milioi euro gehitu beharko zaizkio lan guztien kostua bete arte. Azken ekarpen hori lehengo hitzarmenaren iraupen-epearen – 2033.urtea – kanonaren aurrerapena bezala egingo da eta, ondorioz, Real Sociedad klubak estadioa erabili eta ustiatu ahal izango du 2067.urteko iraila arte. Behin betiko ekarpena eta estadioa erabiltzeko epea aldatu ahalko dira behin lanen likidazioa eginda.Lan kontratuaren lizitazio publikoaBestalde, Anoeta Kiroldegiak atzo argitaratu zuen BOEan Anoetaren berrikuntzaren lizitazio publikoa. ““Anoeta Kiroldegia, Ciudad Deportiva de Anoeta, S.A”-ren iragarpena, Donostiako Anoeta Estadioko berrikuntza proiektu eta eraikitzearen gestio integratuaren kontratu lizitazio publikoa iragartzen da”. Pauso berri honek berrikuntzan parte hartzen duten alde guztien nahi ona adierazten du, Realak bere aktibitateak hedatzeko dituen gaur egungo beharrak aseko dituen Estadioarekin batera.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!