CELTA FORTUNA 1-2 SANSE

Pauso sendoarekin

Vídeo

Sansek bat eta bi irabazi du Celta Fortunaren aurka partida bikain batean eta txapelketako liderra da.

Bi filialen arteko norgehiagoka galiziarrek intentsitate handiarekin hasi dute eta baloiaren jabetza izan dute. Nahiz eta etxekoek baloia kontrolpean izan duten hasierako momentuetan, Fiabemak, korrikaldi eder batekin, huts eta batekoa sartu du txuri-urdinentzat. Gola sartu eta hiru minutuetara, Canterok pase sakon bikain batekin Azkune aurkitu du, eta honek, defentsaren marka gaindituz, definizio bikainarekin bigarrena lortu du. Huts eta bikoari esker, txuri-urdinek partida kontrolatu nahi izan dute. Izan ere, galiziarrak berdinketaren bila joan dira eta aukera garbiak izan dituzte, besteak beste Aldonena, baina bere errematea zorionez Ayesaren langan jo du. Hogeigarren minututik aurrera etxekoek jabetza nabarmena izan dute, baina gure taldeak oso ondo defendatu du eta arriskuko gerturaketak saihestu ditu. Sergio Franciscoren mutilek ezin izan dute aukerarik sortu eta partida huts eta bikoarekin joan da atasedenaldira.

Aldageletatik igaro ostean, etxekoek berdinketaren bila jarraitu dute. Baloia kontrolpean zuela, Vigoko taldeak arriskuko gerturaketa batzuk izan ditu, batez ere Ruedaren hegaletik. Ondorioz, gure filialak ezin izan du partida kontrolatu, baina oso ondo kudeatu ditu minutuak. Denbora joan hala etxeko taldeak baloiaren jabetzaz gozatu du baina ezin izan du donostiarren atera iritsi. Izan ere, korner baten bidez, Javi Rodriguezek erremate indartsu bat egitea lortu du, baina Ayesak sekulako geldiketa egin du. Sufritzea tokatu zaio taldeari eta defentsan ahalegin handiak egin arren, etxeko taldeak gol ona sartu du norgehiagokaren azken txanpan Dani Gonzalezen bitartez. Zorionez bi minutu falta ziren neurketa bukatzeko eta galiziarrek ez dute denborarik izan markagailua berdintzeko. 

Emaitza honekin gure filiala mailako lider berria da eta galdu gabe jarraitzen du. Sansek Ponferradinaren aurka jokatuko du datorren asteburuan Zubietan, lehenengo postuan jarraitzeko helburuarekin. Aupa Sanse!!

Fitxa teknikoa:

Celta Fortuna: Raul Garcia, Rueda (Antañon, min, 70), J. Rodriguez, M. Fernandez (Joel, min, 65), Lago, H. Alvarez,  D. Rodriguez, Roman (F. Lopez, min. 65), Blanco (kap.) (Tincho, min. 77), A. Gonzalez (Dani Gonzalez, min. 77) eta Duran. 

Sanse: Ayesa, Ruperez, P. Rodriguez, Cantero, Zoilo, (kap.) (Agote, min, 65), Main, Beitia (Aramburu, min. 85), Gorrotxategi, Goti (Mariezkurrena, min. 70), Azkune (Dadie, min. 60) eta Fiabema (Orobengoa, min. 60).

Golak: 0-1: Fiabema, min. 7; 0-2: Azkune, min. 10; 1-2: Dani Gonzalez, min. 92. 

Epailea: Ruiz Alvarez. Txartel horia erakutsi die kanpoko Ayesa, Marin, Mariezkurrena, Orobengoa eta Dadieri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!