KOMUNIKATU OFIZIALA

Pellegrino Matarazzo, Realaren entrenatzaile berria

Vídeo

Realak akordioa lortu du Pellegrino Matarazzorekin bere lehen taldeko entrenatzaile berria izan dadin 26-27 denboraldia amaitu arte.

Bihar bertan Sanseren partida ikusiko du eta astelehenean, 16:00etatik aurrera, aurkezpen ofiziala egingo da Anoetan.

1977an New Jerseyn jaioa, Pellegrino Matarazzok FC Nurenbergeko harrobiko taldeetan hasi zuen bere karrera. 2017an Hoffenheimera pasa zen, non lehen taldeko teknikari laguntzailea izan zen Julian Nagelsmannekin batera. Han Txapeldunen Ligarako sailkatu eta jokatu zuten. Bi urte beranduago lehen entrenatzaile bezala estreinatu zen, denboraldi horretan Bundesligara igo zen VfB Stuttgarten gidaritzapean eta taldea elitean finkatu zuen. Behin Stuttgart utzita, Hoffenheimera itzuli zen, ia bi denboraldiz zuzendu zuen taldera, Europa Leaguera sailkatzea lortuz. Orain Realera iritsiko da, taldearen norabidea zuzentzeko eta taldeari bultzada berri bat emateko, oraindik erronka handiak dituen denboraldi honetan.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!