SPORTING DE GIJON B 2-2 SANSE

Pena

Sansek bina berdindu du gaur goizean Mareon filialen arteko neurketan Sporting de Gijon B-ren aurka.

Imanol Alguacilen mutilak hiru puntuen bila atera dira lehenengo minututik. Neurketako lehenengo aukera arriskutsuan iritsi da gola. Davilak lortu du talde txuri-urdina markagailuan aurretik jartzea korner bati esker. Nahiz eta emaitza alde izan, gipuzkoarrak bigarren golaren bila joan dira. Eta lortu dute. Neurketak ordu erdia zeramanean, Calvillok abantaila handiagotu du txuri-urdinentzat landutako jokaldi batekin. Emaitza honekin joan dira bi taldeak atsedenaldira, markagailuak Sanseren nagusitasuna islatuz.

Asturiarrek emaitza murrizten saiatu dira bigarren zatiko hasieran. Sporting de Gijonen filialaren aldeko falta arriskutsu batean, Netfalik aldaratzea aprobetxatu du etxekoentzat lehenengo gola sartzeko. Hurrengo minutuan, Imanol Alguacilen mutilek aukera ezinhobea izan dute hirugarrena egiteko penalti batekin, baina etxeko atezainak geldiketa bikaina egin du Guevararen jaurtiketa kornerrera bidali eta gero. Partidaren azkeneko minutuetan, Sansek kontrolpean izan du egoera, baina azkeneko jokaldian berdinketa iritsi da. Gorka Santamariak sartu du bigarren gola etxekoentzat area barruko jaurtiketa batekin, eta partida hor amaitu da.

Sansek etxetik kanpoko bolada negatiboari agur esan dio, baina garaipena gertu izan du hiru puntuak lortzeko. Hurrengo astean CD Calahorra jasoko dute Zubietan.


Fitxa teknikoa:

Sporting de Gijon B: Christian Joel, Bogdan, Pelayo Suárez, Alex Zalaya, Ramon Riego (Chiki, min. 77), Isma Azpiri, Pedro Diaz (Sandoval, min. 83), Pablo Fernández, Ruben Sanchez (Gorka Santamaria, min. 46), Alberto Espeso, Neftali.

Sanse: Zubiaurre, Petxarroman, Xiker, Lapeña, Muñoz, Guevara, Gorostidi (Zubimendi, min. 77), Calvillo (Ujia, min. 46), Lopez, Thior, Davila (Martinez Losa, min. 69).

Golak: 0-1: Davila, min. 5; 0-2: Calvillo, min. 31; 1-2: Neftali, min. 51; 2-2: Gorka Santamaria, min. 94

Epailea: Mallo Fernandez. Txartel horia erakutsi die txeko Pelayo Suarez, Pablo Fernandez, Alex Zalaya, Neftali, Gorka Santamaria etae Bogdani eta kanpoko Gorostidi, Petxarroman, Martinez Losa eta Guevarari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!