ATHLETIC CLUB 2-1 REAL SOCIEDAD

Pena

Vídeo

Realak bi eta bat galdu du Lezaman Athletic Cluben aurka, aurkariak azken hiru minutuetan markagailua irauli eta gero.

Txuri-urdinak egoera oso zailean iritsi dira derbira, zortzi bajekin, horietako zazpi COVID-19 proban positibo emateagatik. Baina gure taldeak aurpegia eman du hasieratik. Aukera onenak, hori bai, bizkaitarren aldetik iritsi dira. Bi argienak, lehenik Lucia Garciaren errematearekin bukatu den kontraeraso batean, eta ondoren Corresen jaurtiketa batekin, Olatz Santanak ondo aldaratu duena. Gipuzkoarrek berea izan dute Gemmaren jaurtiketa indartsu batekin, langan jo eta gero. Aukerak bi taldeentzat, baina golik gabe eta dena erabakitzeke.

Txuri-urdinak bigarren zatian jabetu dira norgehiagokaz, aurkariaren baloiaren irteera presionatuz eta jabetza kontrolatuz. Amaiurrek area barrutik egindako erremate on batekin iritsi da lehen aukera. Bizkaitarren erantzuna berehala ailegatu da Corresen kontraeraso baten ostean. Nahikarik, Barbararen pasearen ostean, berriz gertu izan du gola, baina De la Navak gola saihestu du. Donostiarrek gogor jarraitu dute garaipenaren bila, eta amaierarako hamar minuturen faltan iritsi da gola: Barbara ezker hegaletik sartu da, Amaiurri pasea eman eta honek ez du barkatu txuri-urdinak aurreratzeko. Minutu bat geroago, Barbara zutoinarekin topatu da. Hor egon da bigarrena. Eta hiru minuturen buruan, etxekoek markagailua irauli dute, Oihaneren erdiraketa barrura joan eta azken minutuan Luciak area barruan egindako errematearekin.

Kolpe gogorra, eta erreakzionatzeko astirik gabe. Saririk gabeko ahalegina. Pena, donostiarrek merituak egin dituztelako gutxienez puntu bat lortzeko. Atseden hartu behar da orain, indarrak berreskuratu eta, astebete barru, partida berria Zubietatik kanpo, oraingoan Rayo Vallecanoren aurka. Aurrera Reala!


Fitxa teknikoa:

Athletic Club: A. de la Nava, V. Gimbert, Eunate, Moraza (kap.), Valdezate, Oguiza (Marta, min. 73), Istillart (Naroa, min. 83), M. Unzue, Maria Diaz (Oihane, min. 73), Y. Corres (Nekane, min. 88) eta L. Garcia.

Real Sociedad: O. Santana, Maddi, Etxezarreta, N. Mendoza, Lucia, Maitane, Barbara, Manu (L. Baños, min. 63), Gemma (Itxaso, min. 71), Amaiur (Cecilia, min. 89) eta Nahikari (kap.).

Golak: 0-1: Amaiur, min. 82; 1-1: Oihane, min. 90; 2-1: L. Garcia, min. 93

Epailea: Frias Acedo. Txartel horia erakutsi dio etxeko Morazari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!