ATLETICO DE MADRID FEMENINO 3-2 REAL SOCIEDAD

Pena

Vídeo

Realak hiru eta bi galdu du arratsalde honetan Atletico Madriden aurka partida ireki batean baina, zoritxarrez, ez du amaiera zoriontsurik izan.

Lehen zatian bi taldeek aukera argiak izan dituzte. Etxekok markagailuan aurreratu dira norgehiagokaren lehen jokaldi arriskutsuan, Deynaren pase sakon baten eta Liudmilaren definizioaren ostean. Txuri-urdinen erantzuna azkar iritsi da eta Nereak, beste gol izugarri batekin, partida berdindu du. Madrildarrek lau aukera argi izan dituzte markagailuan aurretik jartzeko, golegileari esker, baina langak eta Adrianak saihestu egin dituzte. Gipuzkoarren artean onena Franssik sartu du, baina existitzen ez zen jokoz kanpo batengatik baliogabetu du epaileak. Ulertezina.

Bigarren zatia parekatuagoa izan da, gipuzkoarrak gero eta jokaldi luze gehiago sortuz eta aurkariaren areara arriskuarekin helduz. Deynak, burukada batekin, etxekoak aurretik jartzeko zorian egon da jokoari ekin eta berehala. Nahikarik gola sartu du handik gutxira, baina jokoz kanpoko beste batek jokaldia baliogabetu du. Oraingoan, oso gutxigatik, baina bazen. Barbararen erdiraketa batekin iritsi da txuri-urdinen bigarrena, Aleixandrik bere atera baloia desbideratu ostean. Baina pozak gutxi iraun du Deynak gola sartu ondoren, area barrutik egindako jaurtiketa baten ondorioz. Amaierarako hamar minutura, Deynak berriz ere eta urruneko jaurtiketa batekin, garaipena eman die madrildarrei. Pena.

Realak aurpegia eman du une oro, eta partida iraultzea ere lortu du, baina garaipenak ihes egin du azken txanpan. Natalia Arroyoren neskek seigarren postuan itxiko dute urtea. Zubietan hasiko dute hurrengoa Athletic Cluben aurka. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Atletico de Madrid Femenino: Pauline, Aleixandri, Tounkara, Van Dongen, Guagni, Meseguer, Santos, Sampedro (Laurent, min. 73), Knaak (Duggan, min. 69), Deyna eta Ludmila.

Real Sociedad: A. Nanclares, Lucia (Cecilia, min. 87), N. Mendoza, Tejada, Nuria R., Maitane, L. Baños (Itxaso, min. 87), Barbara, Franssi, N. Eizagirre eta Nahikari (Palacios, min. 78).

Golak: 1-0: Ludmila, min. 3; 1-1: N. Eizagirre, min. 12; 1-2: Aleixandri, min. 67 (b.a.); 2-2: Deyna, min. 75; 3-2: Deyna, min. 81

Epailea: Gil Soriano. Txartel horia erakutsi dio etxeko Duggani.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!