REAL SOCIEDAD 1 - 2 REAL MADRID

Pena bat

Vídeo

Realak bat eta bi galdu du gaur arratsaldean Real Madriden aurka jokatutako partidan. Talde zuriak bi goleko abantaila lortu du eta txuri-urdinek ezin izan dute berdinketa lortu. Ceciliak gol izugarria lortu du faltaz, baina ez da nahikoa izan.

Partida ez da ondo hasi Realarentzat. Jokaldi azkar batean, Caicedoren jaurtiketa bat Letek gelditu du, baina Brunnek barrura bidali du aldaratutako baloia. Txuri-urdinek ondo erantzun dute eta kanpoko taldearen intentsitatea berdintzea lortu dute. Hala ere, talde zuriaren erasoak arriskutsuak izaten jarraitu dute eta Atheneak bigarrena lortu du, Mollerren pase baten ostean. Realaren gola Ceciliak lortu du, jaurtiketa zoragarri batekin, area gertutik egon den falta batean.

Bigarren zatia lehenengoaren bide beretik joan da; partida lehiatua, nun kanpoko taldeak aukera argiagoak izan ditu. Caicedok, gutxigatik joan den jaurtiketa batekin, eta Ivanak, Letek gelditu duen beste jaurtiketa batekin, aukera onak izan dituzte. Txuri-urdinak partidan mantendu dira eta azken minutuetan berdinketa gertu izan dute. Aukerarik onena Jacquelinek izan du, arean barneratu ostean ate albora joan den jaurtiketa batekin. Azkenean, nahiz eta gertu izan, ez da berdinketa iritsi.

Saiatu gara, baina ez dugu lortu. Bi partida ditugu aurretik. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: Lete, Viles, Etxezarreta, Apari, Izarne, I. Arnaiz (Lorena, min. 71), N. Eizagirre (kap) (Jacqueline, min. 62), Andreia, Jensen (Amaiur, min. 62), Franssi (Mirari, min. 84) eta Cecilia (Bernabe, min. 71).

Real Madrid: Chavas, Oihane, Rocio, Ivana (kap), Svava, Teresa, Toletti (Olaya, min. 84), Moller (Oroz, min. 46), Athenea (Raso, min. 65), Linda C. eta Bruun (Feller, min. 65).

Golak: 0-1: Brunn, min. 8. 0-2: Athenea, min. 30. 1-2: Cecilia, min 37.

Epailea: Luna Varo. Etxeko taldean Amaiurrek ikusi du txartel horia. Kanpoko taldean Toletti, Teresa eta Chavasek ikusi dute.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!