1988-89 denboraldia (8/14)

Penalti madarikatuak

1987-88 deboraldian Reala txapeldunorde izan zen bai Ligan bai Kopan. Emaitza horiekin UEFA Kopako txartela lortu zuen. Kasu horretan taldeak bi multzotan banatu ziren eta Reala Ajax, Dukla de Praga, Stuttgart, Sporting Clube de Portugal, Lieja, Tatabanya eta Unión Luxemburgorekin bat jarri zuten. Azkenean txekiarrak izan ziren gure lehenengo arerioak.

Dukla talde beteranoa zen eta esperientzia handiarekin Europan, baina okerrena joaneko partida Atotxan jokatu behar zela zen. 

Lehen zatian bi taldeek aukerak izan zituzten golak egiteko, baina ez zen iritsi 38.minutu arte. Loinazek buruz egin zuen Shanti Bakeroren erdiraketa baten ondoren. Minutu bat beranduago Duklak berdinketa lortu zuen Bittengeli esker. Bigarren zatiko lehen minutuan, Loinazek, buruz berriro, aurretik ipini zuen Reala. Amaiera arte, nahiz eta bi taldeek gol egiteko aukerak izan, markagailua ez zen mugitu, Realari abantaila emanez itzulerako partidarako.

Laister jarri zen aldapa gora, Duklak, lehen aurkerean, gola egin baitzuen Nemeci esker 16.minutuan. Txekiarren beste bi gol, 55 eta 72.minutuetan ia kanpoan uzten zuten Reala, baina hauek ez zuten etsi eta Lorenen eta Loinazen golek, 74 eta 82.minutuetan, hurrengo kanporaketarako txartela eman zioten Realari etxetik kanpo sartutako golen balio bikoitzarengatik.

Bigarren kanporaketako zozketan Sporting Clube de Portugal suertatu zen arerio bezala. Ezagun zaharra, bai Reala bai Toshackentzat. Portugaldarrek lehen kanporaketan Ajax utzi zuten kanpoan, bi partidak irabaziz, lehia estua aurrikusten zen beraz.

Urriaren 26an Realak partida bikaina egin zuen Jose Alvalade zelaian. 1-2 irabazi zuen eta emaitza handiago izateko aukera ere egon zen, etxekoen gola penalti eztabaidagarri baten ondorioz iritsi baitzen. Lehen gola Iturrinok egin zuen 10.minutuan, Cascavelek penaltiz berdinketa ordu erdira, eta 49.minutuan Lorenek, buruz, garaipenaren gola egin zuen gipuzkoarrentzat.

Itzuleko lehian Realak Sportingen erasoak gelditu zituen lehen zatian eta, bigarrenean etxekoek aukera izan zituzten markagailuan aurre jartzeko, batez ere Loinazen bidez, baina emaitza ez zen mugitu. Bitxitasun bezala, esan beharra dago Lisboako taldean ondoren Realeko jokalari izango ziren Carlos Xavier eta Oceanok jokatzen zutela.

Final zortzirenetako arerioa Colonia izan zen. Alemaniarrak, talde boteretsua zen, Illgner, Littbarski, Povlsen edota Allofs jokalariekin. Belgikako Royal Antwero eta Glasgow Rangers kanpoan uztetik zetozen.

Joaneko partida Atotxan jokatu zen azaroaren 23an. Reala erasora atera zen lehen minututik eta aukera onenak izan zituen ongi defendatzen zen eta kontraerasora azkar ateratzen zen talde alemaniarraren aurka. Garaipenaren gola bigarren zatian iritsi zen. Mujikaren errematea Illgnerrek bertan utzi zuen eta Loinazek ez zuen barkatu.

Realaren abantaila murritzak airean uzten zuen kanporaketa itzuleko partidari begira, Colonian jokatu zena abenduaren 7an. Alemaniarrek hasiera iaragarria eman zioten partidari, eta hirugarren minutuan Goetzek gola egin zuen. Ordu erdian, Engelsek aldaratze bat aprobetxatu zuen Reala kanpoan utziz momentu orretan. Baina txuri-urdnek ez zioten aurpegia gald lehiari eta 35.minutuan Goikoetxeak penalti bat gauzatu zuen, Illgnerrek eginikoa Zuñigari.

Momentu horretatik aurrera Realak sufritzen jakin zuen. 70.minutuan epaileak penalti sinisgaitz bat adierazi zuen Coloniaren alde baina Arconadak Allofsen jaurtiketa gelditu zuen. Luzapenean Fuentesek behin betiko binakoa lortu zuen.

Hiru talde alemaniar, Bayern, Stuttgart eta Dinamo Dresde; bi italiar, Juventus eta Napoles; Errumaniako Victoria Bucarest eta Eskoziako Heart ziren arerio posibleak final laurdenetan. Azkenean Reala Stuttgartekin gurutzatu zen.

Alemaniarrak, aurretik Tatabanyai, Dinamo Zagreb eta Groningen kanporatu zituzten. Immel, Katanec, Klinsmann, jokatu ez zuen arren, edo Walter ziren alemaniarren jokalari ezagunenak.

Joaneko neurketa otsailaren 28an jokatu zen Neckarstadionean. Gipuzkoarrek ondo kontrolatu zuten neurketa gol aukera gehiegi eskeini gabe. Horietako batean, 34. minutuan, Walterrek gola egin zuen Sigurvissonen pasea aprobetxatuz. Realari sakontasun gehiago falta izan zitzaion erasoan berdinketako gola egiteko.

Alemaniarren aldeko abantaila txikiak kanporaketa airean uzten zuen, baina gol egin ez izanak arrisku handia ematen zion itzuleko neurketari. Atotxa gainezka zegoen eta Realak partida handia egin zuen, baita merituak ere finalerdietarako txartela lortzeko, baina zorte falta batzutan eta epailearen erabakia Fuentesi eginiko penalti argi bate z pitatzeak ez zion utiz Realari joaneko 1-0ekoari buelta ematea.

Gorrizek zutoinera bidali zuen baloia 11.minutuan eta Zamorak, 17.ean, kanporaketa berdinduta uzten zuen gola egin zuen. Aukerak izaten jarraitu zuen Realak, baina defensa besterik erakutsi ez zuen Stuttgarti bigarrena egiteko ez zen gai izan. Azken minutuetan Fuentesek aukera argiena izan zuen, baina dena alde zuela, bere errematea langaren gainetik joan zitzaion.

Luzapena partidaren ildo beretik joan zen. Fuentesi eginiko penalti argia iritsi zen, baina Hackett epaile ingelesak ez zuen adierazi. Historian lehen aldiz Realak penaltietara jokatuko zuen aurrera egitea Europan. Alemaniarrak iaioago aritu ziren eta jaurtitako lauak sartu zituzten. Realean bi besterik ez, Goikoetxea eta Loinazenak. Carlos Martinez eta Gajatek, aldiz, huts egin zuten.

Realak, horrela, merezi gabe, agur esaten zion beste finalerdi bat jokatzeko auekrari. Stuttgarteko Dinamo resde gainditu zuen finalerdietan Maradonaren Napolesen aurka finala galtzeko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!