REAL 2-0 BARÇA (1996-97)

Penaltiz eta olinpikoa

Vídeo

Gau magikoa izan zen Anoetan. Duela 20 urte Realak Barcelona jaso zuen Anoetan. Txuri-urdinak europako postuetan kokatuta zueden. Arerioa, aldiz, bigarren sailkatua. Kanpokoek lehen jokaldi arriskutsuak izan zituzten. Hala ere, minutuak pasa ondoren Realak partidaren nagusitasuna lortu zuen. Barcelonaren aurka aurrez aurre jokatu zuen, konplexurik gabe. Jokaldi azkarrak bilatu zituen eta atsedenaldira iritsi baino lehen abaintaila lortu zuen. De Pedrok, penalti baten bidez, ez zuen bakartu Baiaren aurka. Gipuzkoarrak nagusi ziren eta bigarren gola oso gertu izan zuten ondoren. Bigarren zatian etxekoak sendo aritu ziren defentsa lanetan. Barcelonaren aukera gutxi onartu zituzten neurketa berdintzeko. Partidaren azken minutuetan De Pedrok garaipena berretsi zuen kornerretik sartutako golarekin. Harmailetara zoramena iritsi zen. Gaur garaipen handia oroitzen dugu 'Gogoratzeko golak' sailean.  

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!