Gaur jasoko dira Belgraderako sarrerak eta azaroaren 7an Pilsenen (Txekiar Errepublika) jokatuko dugun Europa Leagueko partidarako izen-ematea martxan dago. Zure sarrerak eskatzeko epea urriaren 28an itxiko da. Sarrerak zozketa bidez esleituko dira. Sarreraren prezioa: 35 euro.
- 512 sarrera gure zaleentzat.
- 25 sarrera klubaren konpromisoetarako.
- 60 sarrera laguntaldeentzat.
- 30 sarrera Halcon Viajesentzat (interesatuak, jarri harremanetan Halcón Viajesekin).
Realsociedad.eus edo App Realzale bidezko sarrerak gaur eta urriaren 28an eskatu beharko dira (12:00etan itxiko da). Bi sarrera eskatu ahal izango dira, eta nahitaezkoa izango da eskatzailea bazkide edo RS Fan izatea.
Eskabidea egiteko epea amaitutakoan, urriaren 28an zozketa egingo da eskatzaileen artean, sarreren kupoa gainditzen bada. Urriaren 28an, arratsaldeko lehen orduan, zozketaren emaitza gure webgune ofizialean jakinaraziko da.
Saridunek mezu elektroniko bat ere jasoko dute, urriaren 30ean, Reale Arenako leihatilan, sarrerak nola jaso jakiteko. Sarrera jasotzean ezin izango da daturik aldatu, ezta itzulketarik egin ere.
Garrantzitsua: Sarrerak izendunak izango dira. Datu pertsonalak eskatuko dira (izena, abizenak, jaioteguna eta NAN edo pasaportearen zenbakia). NANa estadioaren sarreran eskatuko da, eta ezin izango zaio utzi herriak esleituta duen pertsona ez den beste bati. NANik ez duen adingabe bat heldu batekin joaten bada, familia-liburua aurkeztu beharko da sarbidean.