HARROBIKO EMAITZAK

Piru Gainza txapelketako garaile

Euskal Ligako kadeteak Piru Gainzako txapelketa irabazi du aste bukaera honetan. Lehenengo fase bikain bat egin ondoren, finalera iritsi ziren eta hor Real Madriden aurka jokatu zuten. Ez zuen inork lortu golik sartzea lehenengo laurogeita hamar minutuetan, ezta luzapenean ere. Beraz, txapelduna penaltietan erabaki zen. Txuri-urdinak hobeto aritu ziren hor eta txapelketa eramatea lortu zuten

Bestalde, LigaPromises 2018an parte hartu zuen alebinen taldeak ez zuen zorterik izan eta lehenengo fasean kanpoan geratu zen. FC Barcelona, Deportivo de la Coruña eta Sevilla FC-ren aurka galdu zuen. Gainera, talde katalana txapeldun atera zen. Emaitzak alde batera utziz, Realeko gazteek aukera bikaina izan zuten txapelketa honetan egoteko aste bukaera ahaztezin batean.

Infantil taldeak Francisco de Goyaren txapelketa seigarren postuan amaitu zuen, azkeneko neurketa Valencia FC-ren aurka galdu ondoren. Bat eta huts irabazi zuten valentziarrek.

Kadete Txikiak, aldiz, Lander Amaral Memorialaren lehenengo edizioa irabazi zuen Artiako zelaian (Irun). Azkeneko neurketan CD Behobiari huts eta lau irabaztea lortu zuten. Gainera, Hondarribia eta Genets Angletek ere parte hartu zuten txapelketa honetan.

Azkenik, Infantil Txikiak Santanderren egon zen Summer Cup txapelketan. Finalean galdu zuten, penaltietan, neurketa hutsean amaitu eta gero.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!