TOUR REALE ARENA: EZAGUTU GURE ETXEA

Plan ona Aste Santurako?

Baduzu planik Donostian Aste Santurako? Aprobetxa ezazu gure hirian egun hauetan egoten bazara bere lekurik enblematikoenetako bat ezagutzeko, batez ere, birmoldaketatik aurrera. Reale Arena zure zain dago barrutik ezagutu dezazun, BStadium-en eskutik antolatutako estadioan egindako birari esker.  

Sakatu HEMEN informazio gehiagorako

Zer ikusiko den?

Bisitariak Europako estadiorik abangoardista eta modernoenetakoan sartu ahal izango du. Ordubete inguruko bisitan ezagutuko ditu auditorioa, taldearen autobusa hartzen duen parkinga, garaikur garrantzitsuenen tunela, Realarekin 500 partidatik gora jokatu duten izarren pasabidea, aldagelak, aulkiak, prentsa-aretoa eta palko presidentziala. Esperientzia birtualaz ere gozatu ahal izango du.

Edozein publikorentzat diseinatutako bisita da. Mugikortasun urriko pertsonentzat egokitutako ibilbidea du eta hainbat hizkuntzatan jarraitu ahal izango da.

Sarrerak eta prezioak

Sarrerak tourinteractivorealearena.eus webgunean jaso daitezke eta hurrengo datetarako eskuragarri daude. Reale Arena bisitatzeko leihoak gehitzen joango gara.

- 14 urtetik beherako bazkideak eta RS Fan: 5 euro

- 14 urtetik beherako ez bazkideak: 9 euro

- 14 urtetik gorako bazkideak eta RS Fan: 10 euro

- 14 urtetik gorako ez bazkideak: 16 euro

Bost urtetik beherakoak sarrera dohainik izango dute..

Ordutegiak

Kontsultatu prestasuna egutegian (Reale Arenan partidak edo ekitaldiak jokatzeagatik aldaketak egin behar dira).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!