REAL SOCIEDAD 2-0 CD TERRASSA

Play-offa jokatuko dute

Gure belar hockeyeko taldeak bi eta huts irabazi dio CD Terrassari gaur goizean Bera Beran eta denboraldia seigarren postuan amaitzen du. Beraz, Ligako titulua lortzeko play-offa jokatuko dute bi aste barru. Hirugarren sailkatuaren aurka jokatuko dute, SPV Complutense.

Denboraldiko neurketarik onena jokatu dute gaurkoan txuri-urdinek, partidan nagusi izaten. Lehenengo laurdenean jada markagailuan aurreratzea lortu dute Dalila Mirabellaren golari esker. Bigarren zatian, hirugarren laurdenaren hasieran, neurketa erabaki dute Maider Altunaren golarekin. Emaitza honekin, merezitako saria lortu dute lan handia egin ondoren.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!