ESPAINIAKO ATLETISMO TXAPELKETA

Podiumetik gertu

Realeko atletismo taldeak ezin izan du iaz Sorian lortutako balentria errepikatu. Klub txuri-urdina podiumetik gertu geratu eta laugarren amaitu du Ohorezko Mailako finalean, Playas de Castellon, FC Barcelona eta Fent Cami Mislataren atzetik.

Hirugarren posturako borroka latza izan zuten Fent Cami Mislatarekin, baina hauek gailendu ziren. Hasiera irregular baten ostean, Reala goruntz joan zen hirugarren ipini arte, baina azken frogetan ez ziren gauzak ongi joan eta podiumak alde egin zuen. 

Aipagarriak izan ziren Gen Esteban Abre (hirugarren 400 metroetan 46.89ko denborarekin) eta Javier Mariskalen frogak (hirugarren 21.14ko denborarekin airea alde zuela).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!