ANOETA

Polita jartzen ari da

Vídeo

Anoetako Estadioaren berrikuntza lanak aurrera doaz eta kanpoaldean ere dagoeneko antzematen ari da lan horiek. Barneko eraztun gardenaren hegaleko 5.800 m2-ak ipini eta gero, langileek fatxadako panel urdinak ipintzen hasi dira. Horiek 18.500m2-ko azalera izango dute.

Erabilitako materiala EFTE edo ETFE bezala ezagutzen dena da, etileno tetra-fluor-etilenoko mintz bat, aluminiozko profiletan ezarriko dena eta bere behin-betiko forma altzairu herdoilgaitzeko kable tenkatuei esker hartuko duena. Korrosioa eta suaren aurka oso ondo funtzionatzen duen plastikozko materiala da. Gainera, oso pisu arina du eta horrek euskarriaren azpiegitura arintzea ahalbidetzen du. Anoetan 300mikrako lodierakoa erabiliko da, Sky blue kolorekoa eta %25-eko gardentasunarekin.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!