SANSE 1-2 REAL ZARAGOZA

Porrota agurrean

Sansek bat eta bi galdu du Real Zaragozaren aurka Reale Arenan denboraldiko azken partidan. Txuri-urdinak ez dira aurkaria baino gutxiago izan, baina kanpokoen eraginkortasuna erabakigarria izan da.

Zaragozako taldeak markagailuan aurrea hartzea lortu du partidako lehen jokaldian, Ivanek bigarren zutoinean egindako erremateari esker. Gipuzkoarrek oso gertu izan dute berdinketa handik gutxira, bi aukera argirekin: atezainak urrundu duen Alkainen burukada bat lehenik, eta handik gutxira Clementeren errematea langa gainetik joan da. Kanpokoek ere bereak izan dituzte kontraerasoan eta, zenbait abisu jaso ondoren eta atsedenaldiaren aurretik, Vadak aldeak handitu ditu bigarren golarekin. Zigor handiegia zelaian gertatutakoa ikusita.

Gure filialak eraman du partidaren pisua aldageletatik bueltan, lehen berrogeita bost minutuetan bezala. Lobetek gertu izan du berriro gola jaurtiketa gurutzatu indartsu batekin, baina Ratonek berriro eragotzi du bat eta bikoa. Zaragozak bigarren zatian izan duen iritsiera arriskutsu bakarrean izan dute partida erabakita uzteko aukera, baina Ayesak Ivanen gola eragotzi du geldiketa on batekin. Eta hurrengo jokaldian, Ander Martinek area barrutik egindako jaurtiketa ikusgarri bati esker, txuri-urdinek partidan sartzea lortu dute. 0-3tik 1-2ra. Gol izugarria. Etxekoek berdinketa bilatu dute (gutxienez) amaierara arte, nahiz eta aukerak ez diren hain maiz iritsi azken txanpan.

Amaitu da Sanseren denboraldia. Urte historikoa gure filialarentzat LaLiga Smartbanken, espero zen emaitzarekin amaitu ez arren, gure jokalariak elitera hurbildu dituena. Datorren urtean, gehiago eta hobeto. Aupa Sanse!

 

Fitxa teknikoa:

Sanse: Ayesa, Sola, Arambarri, Clemente (Blasco, min. 79), Martin, Aldasoro (Pokorny, min. 46), Sangalli (kap.) (Garrido, min. 57), Lopez (Olasagasti, min. 46), Alkain, Lobete eta Karrikaburu (Navarro, min. 63).

Real Zaragoza: A. Raton (kap.), Fran Gamez, A. Frances, Lluis Lopez, Chavarria (Lasure, min. 61), V. Vada (Eugeni, min. 70), Petrovic (Zapater, min. 89), Jaume, Bermejo, Sabin (Narvaez, min. 46) e Ivan (Alvaro G. C., min. 70).

Golak: 0-1: Ivan, min. 1; 0-2: V. Vada, min. 41; 1-2: Martin, min. 66

Epailea: Sanchez Lopez. Txartel horia erakutsi die etxeko Aldasoro eta Solari.

Asistentzia: 2.622 ikusle.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!