Sansek galdu egin du denboraldiko azken neurketan Izarraren aurka. Etxekoak eraginkorragoak izan dira eta izan dituzten aukerak aprobetxatu dituzte garaipena lortzeko
Nafarrak nagusi izan dira lehenengo zatian. Behartuta zeuden hiru puntuak lortzera, beste emaitzen zain ez egoteko. Txuri-urdinak, aldiz, presiorik gabe atera dira zelaira, pasa den astean lortutako puntuari esker. Valdok, hasi eta berehala, izan du aukerarik onena, eta zutoinarekin topatu da. Atsedenaldira huts eta hutsekoarekin iritsiko ginela zirudien, baina eskuin hegaleko falta jaurtiketa batean, Cabreraren jauziari esker etxekoak aurreratu egin dira markagailuan.
Aitor Zulaikaren mutilak hobeto egon dira bigarren zatian, baloiaren jabetzari esker, batik bat. Kontraerasoetan ere arriskua sortu dute, baina asmatu gabe. Nafarrek emaitzarekin jokatzea jakin dute, arriskurik hartu gabe eta atzean ondo mantentzen ziren bitartean. Minutuak pasa ahala, erritmoa jaisten joan da. Nahiz eta amaieraraino saiatzen jarraitu, txuri-urdinek porrot batekin amaitu dute denboraldia.
Luze egin zaio denboraldia gure bigarren taldeari. Ez zen erraza pasa den urteko arrakasta errepikatzea, baina Zubietako harrobiak bikain erantzun du beste behin, lehenengo taldean hainbat jokalari estreinatu baitira. Aupa Sanse.
Izarra: Iricibar, Eguaras, Cabrera, Casado, Martinez, Cisneros, Hinojosa, Deivid, Garcia (Sagües, min. 86), Valdo (Moreno, min. 51), Laborda (Galarza, min. 89).
Sanse: Zubiaurre, Sola, Petxarroman, Aranbarri, Ezkurdia, Guevara, Gorostidi, El Haddadi, Veiga, Djouahra (Thior, min. 64), Celorrio (Martínez Losa, min. 81).
Gola: 1-0: Cabrera, min. 40
Epailea: Gonzalez Hernandez. Txartel horia erakutsi die etxeko Hinojosa eta Cisnerosi.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin