Sansek denboraldiko lehen porrota jaso du Cartagenaren aurka galdu eta gero, partidako azken jokaldietako batean sartutako gol baten ondoren.
Lehen zatia frenetikoa izan da, intentsitate handikoa eta bi taldeak aukera asko sortuz. Markagailua, hori bai, ez da mugitu. Txuri-urdinek hiru abagune argi izan dituzte, horietako bi Garridoren bidez eta beste bat Djouahraren bidez, baina atezainak eta zutoinak gola saihestu dute. Ayesak ere lana izan du, eta etxekoek ere ez dute aterik ikusi Alex Gallarrek eta Cayargak gure filialaren arean sortutako aukeretan.
Minutuek aurrera egin ahala, partidak erritmoa galdu du eta jokaldi arriskutsuak gero eta urriagoak izan dira. Lehen zatiko erritmo altuak eragin handia izan du bi taldeengan, aldageletatik igaro ostean gol aukera gutxi sortu baitituzte. Partida hutsean berdintzera bideratuta zegoela zirudien, baina, zoritxarrez, Ortuñok baloia buruz errematatzea lortu du luzapenean baloia barrura bidaliz. Pena.
Sari hobeagoa merezi zuten txuri-urdinek egindako lanaren eta esfortzuaren ondoren. Astelehenetik aurrera, Reale Arenan jokatuko den Eibarren aurkako derbian pentsatu beharko da. Aupa Sanse!
Fitxa teknikoa:
FC Cartagena: Marc Martinez, Delmas, Andujar (kap.), De la Bella (Gaston Silva, min. 83), Bodiger, Tejera (Neeskens, min. 73), Alex Gallar (R. Boateng, min. 73), Cayarga (Ortuño, min. 83), Mo Dauda (Kawaya, min. 46) eta Ruben Castro.
Sanse: Ayesa, Blasco, G. de Zarate, Arambarri, Romero (Ezkurdia, min. 88), Aldasoro, Sangalli (kap.) (Kortajarena, min. 74), Djouahra (Martin, min. 74) Garrido, Valera (Marton, min. 74) eta Lobete (Alkain, min. 74).
Gola: 1-0: Ortuño, min. 93
Epailea: Caparros Hernandez. Txartel horia erakutsi dio etxeko Alex Gallarri.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin