Azken minutuan egin dio ihes puntuak nesken taldeari gaur goizean bat eta bi galdu eta gero Sporting de Huelvaren aurka Zubietan. Igor San Miguelenek, bigarren zatiaren jaun eta jabe izan direnek, ez dituzte beraien aukerak asmatu eta puntuak ihes egin die. Txuri-urdinek nagusitasuna izaten saiatu dira partida hasieratik erraztasun gutxi eman dituen Sportig de Huelvaren aurrean. Cristina Cornejok ondo gelditu ditu kanpokoen lehen saiakerak. Ordu laurdenera, Naiara Beristainek ez du asmatu Itxaso Uriarteren asistentzia on baten ondoren. Andaluziarrek aurrera pauso bat eman dute lehen zatiaren erdialdera eta Vira Diatelek aurrea eman dio bere taldeari. Txuri-urdinen erreakzioa segituan iritsi da. Naiara Beristainek banakoa ipini du atsedenaldira iritsi aurretik Leire Bañosekin konbinazio polit bat egin eta gero. Gipuzkoarrek nagusitasuna izan dute bigarren zatian. Joko zuzenago batekin, Thais Picarteren atera iristen hasi dira. Maria Diazek bigarrena izan du jaurtiketa indartsu batean. Etxekoak Sportingen area inguruan mantendu dira eta Maria Diazen jaurtiketa berri bat defentsaren besoan jo arren, epaileak ez du penaltia adierazi. Denbora gehigarrian, Patricia Sochorrek sartu du bat eta bikoa kontraeraso batean.  Porrot gogorra 7 punturekin sailkapenaren erdialdean mantentzen diren neskentzat. Igor San Miguelenek Kanariar Irletara bidaiatuko dute hurrengo asteburuan Tacuenseren aurka jokatzeko. Fitxa teknikoa:Real Sociedad: Cris, N. Sanchez, L. Baños, N. Mendoza, Ramajo, Itxaso, Etxezarreta, Cirauqui, Beristain (N. Eizagirre, min. 75), Leyre F. (Aintzane, min. 79), Manu. Sporting Huelva: Picarte, Rodriguez, Albarrán, Pavel, Bernal, Castello, Hernandez, Gutierrez (Silva, min. 67), Sochor, Diatel, Martin-Prieto. Golak: 0-1: Diatel, min. 36; 1-1: Beristain, min. 42; 1-2: Sochor, min. 91. Epailea: Baiges Dones. Txartel horia erakutsi die etxeko N. Eizagirre eta N. Mendoza, eta kanpoko Rodriguezi. 
            
            
                Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!
 
     
                    
                 Disfruta de tu nuevo carnet digital
Disfruta de tu nuevo carnet digital	 Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Gure artxibo historikoa kontsulta egin Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest. Zure argazkia taldearekin
Zure argazkia taldearekin