SANSE 1-2 BILBAO ATHLETIC

Porrota derbian

Vídeo

Sansek bat eta bi galdu du gaur arratsaldean Zubietan, Bilbao Athleticen aurka, bost minutu pasatxoan erabaki den partidan.

Hasierako minutuak erabakigarriak izan dira neurketaren bilakaeran. Bizkaitarrak martxa bat gehiagorekin atera dira eta bi ekintza puntualetan garaipena bideratu dute. Zarragak, falta jaurtiketa zuzen batekin, lehenengoa lortu du. Eta handik gutxira, zoritxarreko ekintza batean, Arambarrik bere atera desbideratu du Urainen burukada bat. Lehoien bi zartada eta partida maldan gora. Baina txuri-urdinek borrokan eta saiatzen jarraitu dute eta atsedenaldia baino lehen aldea murriztu dute Lobeteren bitartez, Garridoren asistentziaren ostean. Lehen zatiko azken jokaldian, Williamsek bere eskuan izan du hirugarrena, baina zutoinak saihestu du.

Bigarren zatia argi eta garbi izan da gure filialarena. Martin lehia berdintzetik oso gertu egon da, baina bere jaurtiketa defentsa batek urrundu eta aldaratzera ez da Martinez Losa heldu gutxigatik. Arambarrik, geldikako jokaldi batean, Zarraga ere proban jarri du. Buruz, baina oraingoan Martinez Losak, norgehiagoka berdintzeko aukera bikaina izan du. Jokaldi arriskutsu etengabek eta gol aukera onak gipuzkoarrentzat, baina ez dute asmatu. Txuri-urdinak amaierara arte saiatu dira, arrakastarik gabe.

Urtea agurtzeko ezusteko amaiera. Lehen partida hauetan gutxira joan da Sanse, baina oraindik asko geratzen da. Urtarrilaren 3an itzuliko dira txapelketara, Zubietan, eta bertan Real Racing Club hartuko dute zortzigarren jardunaldiko partida atzeratua berreskuratzeko.

Fitxa teknikoa:

Sanse: Ruiz-Zeberio, Petxarroman, Arambarri, Pacheco, Recio (Ezkurdia, min. 46), Olasagasti, Aldasoro, Alkain, Garrido (Aranzabe, min. 60), Lobete (Martin, min. 48) eta Aguirre (Martinez Losa, min. 60).

Bilbao Athletic: Agirrezabala, Jaso, Paredes, Urain (Tascon, min. 71), Zarraga, Nuñez, Garcia de Alveniz, Prados (Diarra, min. 82), Artola, Serrano (Cabo, min. 66) eta Williams (Baque, min. 82).

Golak: 0-1: Zarraga, min. 17; 0-2: Arambarri (b.a.), min. 21; 1-2: Lobete, min. 42

Epailea: Garcia Verdura. Txartel horia erakutsi die etxeko Recio, Martin, Aranzabe eta Arambarriri eta kanpoko Serrano, Cabo, Diarra eta Agirrezabalari. Etxeko Pachecori txartel gorri zuzena erakutsi dio (min. 97).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!