REAL SOCIEDAD 0-1 ATHLETIC CLUB

Porrota derbian

Vídeo

Realak huts eta bat galdu du Athleticen aurka jokatutako euskal derbian Reale Arenan. Natalia Arroyoren taldea aurkaria baino hobeto egon da partidaren zati handi batean, baina punteria faltak gaitzetsi egin ditu.

Txuri-urdinak ondo sartu dira partidara, lehen minutuetan aukera argia izan dute eta. Ceciliaren erdiraketa on bat, Amaiurrek buruz kanpora bidali duena, ezkerreko zutoinetik gertu. Athletic ere, arrisku handirik gabe, txuri-urdinen area ingurura hurbildu da hasierako minutuetan, Elexpuruk area kanpotik egindako jaurtiketa baten bidez. Minutuak igaro ahala, etxekoak baloiarekin hobeto sentitu dira eta jokoaren nagusitasuna izan dute. Cecilia eta Amaiur, berriz ere, protagonista izan dira, bakoitza aukera argi batekin. Lehenengoak Nanclaresekin egin du topo, eta bigarrenak Maddirekin.

Bigarren zatia lehenengoa bezala hasi da, Reala arriskua sortzen. Ceciliak gertu izan du gola, Nanclaresek kornerrera bidali duen jaurtiketa on batekin. Realaren momentu onenean iritsi da Athleticen gola. Nahikarik area barruan baloi bat eramatea lortu du, hainbat defendatzaileen artean, eta Lete gainditu du jaurtiketa gurutzatu batekin. Momentu horretatik amaierara arte, Natalia Arroyoren jokalariek behin eta berriz bilatu dute berdinketaren gola, baina ezin izan dute Nanclares gainditu.

Jokalariek dena eman dute, baina ez da nahikoa izan. Denok nahi ditugun helburuak lortzeko lanean jarraitu behar dugu. We are Real.

Ficha teknikoa:

Real Sociedad: Lete, Emma (E. Guridi, min. 92), Tejada, Vanegas, Bernabe (Izarne, min. 74), N. Eizagirre (kap.), Apari (I. Arnaiz, min. 80), Andreia (Lorena, min. 80), Amaiur, Franssi eta Cecilia (Mirari, min. 74).

Athletic Club: Nanclares, Landaluze, Maddi, Bibi, Elexpuru, Itxaso (M. Zubieta, min. 55), Oguiza (kap.) (Mariana, min. 55), Nerea Nevado, Pinedo (Ortega, min. 74), Azkona (Zugasti, min. 62) eta Nahikari (Sanadri, min. 74).

Gola: 0-1: Nahikari, min. 60.

Epailea: María Gloria Planes Terol. Realean Franssi, Vanegas eta Letek ikusi dute txartel horia. Athletic-en Itxaso, Nanclares y Maddik.

Asistentzia: 10.555 ikusle.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!