REAL MADRID 3-2 REAL SOCIEDAD

Porrota emaitzari buelta eman ostean

Realak hiru eta bi galdu du Real Madriden aurka gaur goizean partida bi goleko aldearekin irabazten joan ondoren amaierarako hogei minuturen faltan eta Real Madrid Hiritik saririk gabe joan da.

Txuri-urdinak garaipenaren bila atera dira hasieratik bigarren sailkatuaren aurka. Amaiurrek lehen aukera argia izan du, eta, minutu bat geroago, ez du barkatu: Luciaren pase sakona eta aurrelari donostiarrak ez du barkatu Misa buruz burukoan gainditu ostean. Etxekoak nagusi izan dira golaren ostean, eta aukera argiena Asllaniren erremate batekin izan dute, Mariasunek urrundu duena. Ondo aritu dira txuri-urdinak defentsan, eta ia ez dute sufritu ligako talde onenetako baten aurrean.

Aldageletatik igaro ostean, hasiera ezin hobea izan da, eta lehen minutuan penaltia eragin dute. Amaiurren ez du aukera alferrik galdu hamaika metroetatik garaipena bideratzeko bere bigarren golarekin. Madrildarrek partida menderatzen jarraitu dute eta hamar minutu pasatxoan emaitzari buelta eman diote. Amaierarako hogeira, Asllanik aldeak murriztu ditu bigarren zutoinean Cardonaren erdiraketa bat errematatuta. Hamarren faltan, Kenti Roblesek binakoa jarri du Mariasunen aurrean definitu ostean. Eta, hiru minutu geroago, Jessica Martinezek Olgaren ezkerretik egindako erdiraketa bat buruz errematatu du. Kolpe gogorra.

Porrota denboraldiko azken aurreko jardunaldian. Txuri-urdinak, emaitza honen ostean, Europarako sailkatzeko aukera matematikorik gabe geratu dira. Bi partida falta dira denboraldia ahalik eta ondoen amaitzeko. Aurrera Reala!

 

Fitxa teknikoa:

Real Madrid: Misa, K. Robles, Peter, Kaci (M. Corredera, min. 66), Olga, M. Oroz, Asllani (Lorena, min. 92), Jakobsson (J. Martinez, min. 66), M. Cardona, Ivana (kap.) eta Teresa.

Real Sociedad: Quiñones (kap.), Lucia, Etxezarreta (Tejada, min. 79), N. Mendoza, Nuria R., Maitane (Itxaso, min. 79), Gemma, Amaiur, L. Baños (Mirari, min. 88), Cecilia (Palacios, min. 71) eta N. Eizagirre (Manu, min. 88).

Golak: 0-1: Amaiur, min. 13; 0-2: Amaiur (p.), min. 48; 1-2: Asllani, min. 71; 2-2: K. Robles, min. 81; 3-2: J. Martinez, min. 84

Epailea: Gonzalez Gonzalez. Txartel horia erakutsi die etxeko Olga eta J. Martinezi.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!