TABURIENTE 4-1 REAL SOCIEDAD

Porrota estreinaldian

Gure belar hockeyeko taldeak porrota jasan du Ligako estreinaldian Taburienteren aurka (lau eta bat). Neurketa hasi eta berehala, etxekoak markagailuan aurreratu dira. Atsedenaldira iritsi baino lehen, Ligako txapeldunek berdinketa eskuratu dute Patricia Marañaren golari esker.

Bigarren zatian, aldiz, Realak ezin izan du ezer egin kanariarren nagusitasunari aurre egiteko. Bigarren eta hirugarren golak laster iritsi dira, eta azkeneko laurdenean Taburientek laugarren eta azken sartu du. Porrot hau atzean utzi eta hurrengo asteko neurketan pentsatu beharra dago. Jorge Perezen neskek Junior FC jasoko dute Bera Beran.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!