Gure belar hockeyko taldeaK 1-3 galdu da gaur goizean Zubietan RC Poloren aurka denboraldiko estreinaldian. Txuri-urdinak hasieratik nagusi izan dira eta, markagailuan aurrea hartzeko aukera argiak izan arren, ez dute zorterik izan. Golik gabeko lehen laurdenaren ostean, katalanek bi gol egin dituzte atsedenaldira abantailarekin joateko.
Realak ez dio inoiz aurpegia galdu partidari hirugarren laurdenean, nahiz eta kanpokoek berriro gola sartu neurketa erabakita uzteko. Donostiarrek estutzen jarraitu dute azken laurdenean eta Lucia Casadok markagailuko aldea murriztea lortu du. Txuri-urdinek bi penalti korner izan dituzte partidan sartzeko, baina ez dute asmatu. Porrota denboraldiko lehen partidan eta gure lehen taldearen estreinaldian zelai berrian joan den asteburuan bigarren taldearen norgehiagoka hartu ondoren. Datorren igandean Club de Campori bisita egingo diote. Atxurrak gora!
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin