REAL SOCIEDAD 0-1 JUNIOR FC

Porrota etxeko lehenengo partidan

Gure belar hockeyko taldeak gol bakar batengatik galdu du gaur goizean Junior FC-ren aurka. Jorge Perezen nesken lehenengo neurketa zen Bera Beran. Kanpokoen gola bigaren zatian iritsi da. Lehenengoan, aldiz, Reala ondo aritu da eta hainbat aukera izan ditu markagailuan aurreratzeko.

Nahiz eta garaipena Junior FC-k lortu, Reala amaieraraino saiatu da puntu bat behintzat lortzeko. Hurrengo astean Bera Beran jokatuko dute ere Ligako txapeldunek. Hirugarren jaurdunaldi horretan RC Polo jasoko dute.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!