RACING DE SANTANDER 1-0 SANSE

Porrota gol bakar batengatik

Sansek gol bakar batengatik galdu du denboraldiko lehenengo neurketan Racing de Santanderren aurka. Etxekoen izan duten aukera gutxienetako batean, Buñuelek sartu du partidako gol bakarra

Txuri-urdinak neurketaren hasiera menderatu dute, baloiaren jabetza izanik lehenengo minututik. Etxekoak ez dira deseroso egon egoera horretan eta Imanol Alguacilen mutilek kontrolpean izan dute partida. Aukerarik argiena, gipuzkoarren bakarra lehenengo zatian, Lapeñaren urrutiko jaurtiketa batekin iritsi da, baina Crespok baloia kornerrera bidaltzea lortu du. Etxekoak, pixkanaka pixkanaka, hobeto sentintzen joan dira neurketan, batez ere azkeneko ordu laurdenean. Hogeita hamabigarren minutuan, Buñuelen eskuin hegaleko zentro batek atera bidea hartu du eta zorte pixka batekin golean amaitu da.

Gipuzkoarrek aurre pauso bat eman dute bigarren zatian. Arriskua sortzen joan dira pixkanaka pixkanaka, minutuak pasa ahala. Thiorrek, korner batean, gertu izan du berdinketa, baina bere jaurtiketa ate gainetik joan da. Nahiz eta saiatzen jarraitu, kantabriarrek kontrolpean izan dute partida eta atzean ondo aritu dira lanean. Azkeneko minutuetan, aurkaria bere zelaian egon da jokatzen Sanseri esker, baina zorte handirik gabe golarekiko. Thior izan da protagonistetako bat aurrekaldean bigarren zati honetan eta pare bat alditan gertu izan du banakoa. Etxekoek, bere aldetik, emaitza alde izanda, presa handirik gabe jokatu dute.

Bigarren jaurdunaldian pentsatu behar da bihartik aurrera. Imanol Alguacilen mutilek SCD Durango jasoko dute Zubietan, aurten igo den talde kategoria honetara.

 

Fitxa teknikoa:

 

Racing de Santander: Crespo, Buñuel, Gil, Figueras, Castañeda, Ruiz, Kitoko, Lombardo (Rivero, min. 71), Cejudo (Prieto, min. 87), Cayarga, Jon Ander (Soberon, min. 80).

Sanse: Zubiaurre, Sola, Le Normand, Lapeña, Muñoz, Guevara, Gorostidi (Martinez-Losa, min. 78), Calvillo, Lopez (Saenz, min. 69), Olaizola, Davila (Thior, min. 46)

Gola: 1-0: Buñuel, min. 32

Epailea: Muñiz Ruiz. Txartel horia erakutsi die etxeko Ruiz eta Cejudori eta kanpoko Davila eta Solari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!