Valencia 2-1 Real Sociedad

Porrota gutxigatik

Realak azken momentuan galdu du Valentziaren aurka 2 eta 1 Antonio Puchades zelaian.

Berdinketa nagusi izan da norgehiagokako lehen zatian. Etxeko taldearena izan da neurketako lehen aukera garbiena. Anita Marcosek goitik iritsi zaion baloia buruz errematatu eta Adriana Nanclaresek bere abilezia erakutsi behar izan du hain distantzia txikian eskuak atera eta baloi hori aldentzeko. Minutu gutxira aldiz, Mirarik, María Molinari baloia lapurtu eta bera bakar-bakarrik gerturatu da aurkariaren atera, baina Enith atezainak ateratako esku bikainak barrura zioan baloia aldendu du. Minutu batzuen ondoren iritsi da donostiarren gola, Mirarik eskuin hegaletik area barrura atzera pase bat egin eta Nereak geldiezina izan den jaurtiketa batekin bidali du baloia ate barrura. Etxeko taldeak bost minutura erantzun du antzerako gol bat eginez, eskuineko erdiraketa, Marta Carro kapitainari iritsi eta ez du zalantzarik egin baloia sare barrura bidaltzeko. Atsedenaldiko markagailuak neurketa islatu du berdinketa nagusi izan baita.

Aldaketa hirukoitzarekin hasi du Realak bigarren zatia, baina neurketak itxura berdina izan du lehen minutuetan. Aukera garbirik gabe iritsi dira bigarren zatiko ia amaierara eta norgehiagokak amaituta zegoela zirudienean, Berta Pujada jokalariak alderaketa batetik iritsi zaion baloia ate barrura bidali du.

Punturik gabe itzuliko dira txuri-urdinak bisita honetatik. Donostiarren hurrengo helburua, asteazkenean hasiko den Superkopa izango da.

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: A. Nanclares, Le Guilly, Etxezarreta, Vanegas, Bernabé (min. 46, Izarne), I. Arnaiz, Maddi (min. 46, Gemma), Mirari (min. 67, Franssi), Gaby G. (min. 46, Jensen), N. Eizagirre eta Amaiur.

VCF Femenino: Enith Salón, Kerlly Real, María Molina (min. 87, Angy), Berta Pujadas, Bea Beltrán (min. 67, Pauleta), Marta Carro, Asun Martínez, Fiamma Benítez, Anna Torrodà (min. 78, Ivonne Chacón) eta Anita Marcos (min.87, Ainhoa). 

Golak: 0-1: Nerea Eizagirre, min. 22; 1-1: Marta Carro, min. 27; 2-1: Berta Pujadas, min. 87.

Epailea: Raquel Suárez. Txartel horia erakutsi die kanpoko Gemma Gili eta Gaby García jokalariei.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!