SD HUESCA 1-0 REAL SOCIEDAD B

Porrota gutxigatik

Bigarren taldeak 1-0 galdu du SD Huesca taldearen aurka gaur arratsaldean Base Aragonesa kirol hirian jokatutako neurketan.

Partidan kokatzeko denbora izan gabe, aldapan gora jarri zaie neurketa txuri-urdinei, jokoko 7. minuturako aurreratu baita etxeko taldea. Yamila Badell jokalariaren erdiraketa pozoitu eta Arrularen atean sartu da. Atsedenaldira joan aurretik, Realak abagune oso argia izan du Aranbururen eskutik, baina ez dute baliatzen asmatu eta markagailuan azpitik joan dira aldagelara.

Bigarren zati hasieran aldiz, Realak izan du gola gertu. Aukera bikain bat izan dute baina SD Huesca taldeko atezainak alderatu du azken momentuan. Reala erosoago egon da bigarren zatian, minutu batzuetan nagusi izan delarik, baina ez da nahiko izan berdinketa lortzeko.

Gutxigatik erori dira, eta garaipenarekin topo egin gabe jarraitzen dute. Datorren astean etxera itzuliko dira Atletico Madrid C taldearen aurka puntuak batzen jarraitzeko beste aukera batekin.


Fitxa teknikoa:

SD Huesca: Paola Cruz, Paz, Esther, Marina Jover, Bea Mosqueira, Yuki, Iris, Cristina Díaz, Y. Bonnín (Palo, min. 73), Hirono (L. Palomino, min. 73) eta Y. Badell. 

Real Sociedad: Arrula, Etxebeste, Solo, Azpirotz, Losada, Santana, El Amraoui, Aranburu (Lezeta, min. 46), Etxarte (Isasisasmendi, min. 64), Intza eta Aramburu (Chacón, min. 46).

Golak: 1-0: Y. Badell, min.8. 

Epailea: Monesma Sánchez. Etxeko taldeko Bea Mosqueira zigortu du.


Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!