REAL SOCIEDAD 0-4 JUNIOR FC

Porrota Junior FC-ren aurka

Gure belar hockeyeko taldeak huts eta lau galdu du Junior FC-ren aurka eguerdi honetan Bera Beran. Kanpokoak neurketa hasi eta berehala aurreratu dira markagailuan, lehenengo laurdenean, Gabrielen golari esker. Txuri-urdinak behetik ikusi dira ia lehenengo minututik eta buelta emateko helburuarekin aritu dira partida osoan. Petchamek abantaila handiagotu du hortik gutxira. Atsedenaldira iritsi baino lehen hirugarren gola sartu dute.

Bigarren zatian, kanpokoak laugarren golaren bila joan dira eta azkeneko laurdenera iritsi baino lehen lortu dute helburu hori. Gipuzkoarrek emaitza murrizteko ahaleginak egin dituzte amaieraraino baina ez dute lortu. Hurrengo astean jada pentsatzen, txuri-urdinak Club Egara jasoko dute etxean berriro ere.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!