CLUB DE CAMPO 4-1 REAL SOCIEDAD

Porrota liderraren aurka

Gure belar hockeyeko taldeak lau eta bat galdu du Club de Camporen aurka gaur goizean. Hasiera parekatua izan da, baina etxekoek lehenengo laurdenako amaiera eta bigarreneko hasiera aprobetxatu dute hiru golak sartzeko, ia jarraian.

Amaitzeko hamar minuturen faltan gipuzkoarrak neurketan sartu dira emaitza murriztuz, baina azkeneko minutuan madrildarrek laugarrena egin dute. Jorge Perezen neskek CD Terrassa jasoko dute Bera Beran hurrengo jaurdunaldian.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!