ARENAS CLUB DE GETXO 1-0 REAL C

Porrota liderraren aurka

Gure hirugarren taldea Arenas Club de Getxo (multzoko liderra) taldearen aurka erori da Gobelan, bat eta hutseko emaitzarekin. Bizkaitarrek hobeto hasi dute partida, baina txuri-urdinek aurrera egin dute minutuek aurrera egin ahala eta markagailuan aurrea hartzeko aukerak izan dituzte. Lehenengoa, Arzak milimetroengatik iritsi ez den baloi batekin, eta bigarrena, atsedenaldia baino pixka bat lehenago, Eder Garciaren erremate batekin, etxekoek atepetik atera dutena. Bigarren zatia hasi eta berehala iritsi da gola, partidako bakarra, Gabrielek area barruan aldaratze bat aprobetxatu ondoren. Hortik aurrera, txuri-urdinen nagusitasuna erabatekoa izan da, berdinketaren gola behin eta berriz bilatuz. Gure bigarren filiala azken unera arte saiatu da eta Orobengoak azken jokaldian zutoinera bidali duen errematea izan da abagune argiena. Datorren asteburuan Gernika hartuko dute Zubietan.

 

Fitxa teknikoa:

Arenas Club de Getxo: Landeta, Bravo, Gomeza, A. Gabriel (Unai García, min. 71), Arzuaga (kap.) (Gastesi, min. 84), Jurgi (Elorza, min. 71), Paul, Argente, M. Mayo, M. Goñi (Escobar, min. 84) eta Iñigo López (Alonso, min. 89).

Real C: Fraga, Rupérez (Almandoz, min. 83), Larrañaga (Canales, min. 71), Astigarraga, Beitia, Azurmendi (kap.), Gibelalde (Lizaso, min. 65), Lebarbier, E. García, Arzak (Glez. de Heredia, min. 71) eta Orobengoa.

Gola: 1-0: A. Gabriel, min. 50

Epailea: Ramo Andrés. Txartel horia erakutsi die etxeko A. Gabriel, Jurgi eta Alonsori.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!