Porrota ligaren estreinaldian (0-3)

Vídeo
Denboraldi hasiera zaila zen eta Realak ezin izan du ondo ekin LaLiga Santander. Hiru eta huts galdu du Real Madriden aurka Anoetan. Balen gol bat hasi bezain pronto maldan gora ipini die neurketa txuri-urdinei. Etxekoen esfortzuak ez du saririk izan eta atsedenaldiaren atarian Asensio abantaila handitu du. Bigarren zatira gogotsu atera dira gipuzkoarrak, baina ezin izan dute madrildarren aurka, hirugarrena lortu dutenak azken jokaldian. Zuriak ez dira arerio xamurra, are eta gehiago abantaila izanda markagailuan. Partidaren lehenengo abagunean, Balek sarera errematatu du buruz Carvajalen erdiraketa bat. Madrildarrek hobetu ekin dute neurketa, baina gutxinaka-gutxinaka donostiarrak erasora atera dira. Illarrak berdinketa gertu izan du ordu erdian, ezin izan du amaitu Casillaren aurrean. Real Madriden maila atsedenaldira iritsi baino lehen atera da berriro ere, Asensioren bigarrenean. Markagailuari buelta emateko itxaropena zegoen, zurien aurka beste batzuetan gertatu izan den bezala. Horrexegatik, Realak gol goiztiar bat bilatu du. Casillaren ingurura iritsi da, baina sarea aurkitu gabe. Txuri-urdinek ez dituzte besoak jaitsi eta azken une arte bilatu dute abantaila murriztea. Zalantzazko pare bat jokaldi izan ditu madrildarren arean, penaltia adieraztea posible zirenak, baina kanpokoen sendotasunak ez ditu abagune askorik eman. Azken jokaldian, Realak zuen guztiarekin erasoan zegoenean, lortu du Balek hirugarrena. Ez da nahi izandako hasiera izan, baina denboraldia luzea da. Hogeita hamazazpi partida ditugu aurretik. Hurrengoa, Iruñean. Fitxa teknikoa: Real Sociedad: Rulli, J. Zaldua, Mikel (cap)(Carlos V.,min.79), I. Martínez, Yuri B., M. Bergara, Illarra, Zurutuza, Oyarzabal, Juanmi (X. Prieto, min.72) eta D. Concha (Willian J., min.56). Real Madrid: K. Casilla, Carvajal, Varane, Sergio Ramos (cap), Marcelo, Casemiro, Kroos (Isco, min.73), Kovacic, Bale, Morata (James, min.77) eta Asensio (Lucas V., min.65). Golak: 0-1: Bale, min.2. 0-2: Asensio, min.40. 0-3: Bale, min.94. Epailea: Martínez Munuera. Txartel horia erakutsi die J. Zaldua, Yuri B. eta kanpoko Casemiro, Morata, Sergio Ramosi. Asistentzia: 27.720 zale.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!