CD TACON 3-1 REAL SOCIEDAD

Porrota Madrilen

Vídeo

Realak hiru eta bat galdu du eguerdi honetan CD Taconen aurka. Gipuzkoarrak atzetik joan dira markagailuan ira neurketa osoan zehar eta ezin izan dugu gaurkoan bere bertsio onena ikusi.

Ez dute hasiera ona izan txuri-urdinek eta madrildarrek lehen abisua bidali dute jaurtiketa gurutzatu batekin, kanpora joan dena gutxigatik. Hortik gutxira, lehen gola lortu dute etxekoek Jessika Martinezen falta zuzen bati esker. Realari kosta egin zaio neurketan sartzea baina lehen ordu erdia igaro eta gero arriskua sortzen joan da. Kianak oso gertu izan du gola buruz, desbideratuta joan den burukada batean. Atsedenaldira iritsi baino lehen, aurrelari txuri-urdinak berdinketa lortu du area barruan aldaratze bat aprobetxatu eta gero.

Aurrea hartu du berriro ere, aldagelatatik igaro ondoren, Taconek. Jokaldi nahasia area barruan eta, azkenean, Ubogaguk baloia barrura bidali du. Emaitzari buelta ematea bilatu dute gipuzkoarrek, baina helburua lortu gabe. Nereak oso gertu izan du, hortik gutxira, berdinketa, baina etxekoek baloia atepetik atera dute. Amaitzeko minutu gutxi geratzen zirenean, Jakobssonek hirugarren gola sartu du kontraeraso batean.

Hurrengo astean, txuri-urdinek garaipenaren bidea bilatu nahiko dute, Zubietara bueltan, Rayo Vallecano jasotzean. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

CD Tacon: Ana Valles, Daiane (Thaisa, min. 73), Babett, Kaci, Malena (Ohale, min. 73), Jakobsson, J. Martinez (Carballo, min. 56), Samara, Ubogagu, Lorena (Asllani, min. 73), Ainoa.

Real Sociedad: Quiñones, Lucía, N. Mendoza, Etxezarreta (C. Blanco, min. 84), Iraia (Maddi, min. 65), L. Baños (S. Olaizola, min. 79), Itxaso, M. Cardona, Palacios, N. Eizagirre (C. Bautista, min. 75), Bárbara.

Golak: 1-0: J. MartInez, min. 9; 1-1: Palacios, min. 37; 2-1: Ubogagu, min. 48; 3-1: Jakobsson, min. 86

Epailea: Martinez Martinez. Txartel horia erakutsi die etxeko Samara eta Lorenari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!