ATLETIC TERRASSA 2-1 REAL SOCIEDAD

Porrota Terrassan

Realeko belar hockeyko taldeak 2-1 galdu du Atletic Terrassaren zelaian. Etxeko jokalariak lehenengo laurdenean aurreratu dira markagailuan, baina Realak hortik gutxira neurketa berdintzea lortu du Kimek jokaldi landu bat amaitu ondoren. Atsedenaldira iritsi baino lehen Atletic Terrassak eskuratu du beraien bigarren gola.

Kanpokoek partida nagusitu dute, baita gehiago merezi ere, baina etxekoek lortu dute hiru puntuak han gelditzea; eraginkorrak izan dira kontraerasoetako jokaldietan. Hurrengo astean, gipuzkoarrek UD Taburiente jasoko dute Bera Beran, orain arte erakutsitako joko bikainari jarraitasuna emateko.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!