REAL C 1-2 SODUPE

Porrota urtea amaitzeko

Gure hirugarren taldeak porrot batekin itxi du urtea Zubietan, Soduperen aurka, bat eta bi galdu ondoren. Txuri-urdinek hobeto hasi dute partida, eta Galarretarekin markagailuan aurreratzeko zorian egon dira, baina bizkaitarrak nagusi izan dira lehen zati honetan. Lehenengo gola Zatonen bitartez lortu dute, ate barruan bukatu den erremate batekin. Sodupek aukera gehiago izan ditu garaipena bideratzeko, baina gipuzkoarrek bizirik iraun dute.

Bigarren denbora oso desberdina izan da. Gure bigarren filiala beste martxa batekin zelairatu da eta, amaieratik ordu erdira, Martonek erremate on batekin neurketa berdindu du, Martinen erdiraketaren ostean. Txuri-urdinak hobeto zeudenean, epaileak gol bat baliogabetu eta geroago baloia langara bidali eta gero, gol erabakigarria lortu du Sodupek, Egileorrek lortu duena korner jokaldi batean. Kolpe gogorra, txuri-urdinen bigarren zati bikaina islatzen ez duena. Bi aste hauetan atseden hartzea tokatzen da, urte berriari ilusioz aurre egiteko. Deusto izango da lehen aurkari hori, lehen itzuliko azkena.

Fitxa teknikoa:

Real C: Ruiz-Zeberio, G. Elosegi, Sukia, Gonzalez de Zarate, Zoilo, A. Elosegi, Turrientes, Galarreta, Kortajarena (Karrikaburu, min. 70), Gurrutxaga (Martin, min. 26), Marton (Regil, min. 77).

Sodupe: Maturana, Salado, Zulu, Egileor, Ekaitz, Ormazabal, Gorka, Zaton (Larrea, min. 65), Molledo (Txolo, min.78), Garmendia, Vegas (Txapi, min. 72).

Golak: 0-1: Zaton, min. 18; 1-1: Marton, min. 61; 1-2: Egileor, min. 80

Epailea: Gonzalez Gonzalez. Txartel horia erakutsi die etxeko Sukia eta G. Elosegiri eta kanpoko Zulu eta Txapiri.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!