REAL C 1-2 CD CALAHORRA

Porrota Zubietan

Vídeo

Gure hirugarren taldeak 1-2 galdu du Calahorraren aurka gaur arratsaldean Zubietan. Lehen zatia oso parekatuta egon da eta ez du aukera handirik izan, nahiz eta txuri-urdinek argiena izan duten Ramirezen erremate batekin, kanpoko atezainak urrundu duena geldiketa bikain baten ondoren. Bigarren zatia hasi eta gutxira, Ignacio Ruizen ezkerkada batek abantaila eman die errioxarrei. Minutu batzuk geroago Soeirok txartel gorria ikusi du bere taldea hamarrekin utziz. Donostiarrek aprobetxatu egin dute eta Larrañagak, buruz, lehia berdindu du. Hurrengo jokaldian, kanpokoak, Ruizen bitartez berriro ere, aurretik jarri dira burukada batekin korner baten irteeran. Gure bigarren filialak berdinketa bilatu du amaierara arte, baina asmatu gabe. Datorren asteburuan CD Tudelanori bisita egingo diote.

Fitxa teknikoa:

Real C: Olasagasti, Merino, Zubelzu (kap.), Larrañaga, Lete, Guibelalde, Eceizabarrena (Garro, min. 74), Ramírez (Arenzana, min. 72), Arruti (Torres, min. 63), Pontones (Canales, min. 74) eta Gorosabel.

CD Calahorra: Azon, Sola, Cantero, Barandiaran, Ruiz, Lecea, Castillo, Soeiro, Capilla (I. Hernandez, min. 74), Ekiza (kap.) (Herrera, min. 84) eta Rubio (J. Dominguez, min. 74).

Golak: 0-1: Ruiz, min. 58; 1-1: Larrañaga, min. 68; 1-2: Ruiz, min. 69.

Epailea: Alonso Luiña. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Barandiarani. Kanpoko Soeirori txartel gorri zuzena erakutsi dio (min. 64).

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!