Realak garaipen garrantzitsu berri bat lortu du gaur Anoetan. Neurketa intentsu batean, non txuri-urdinen saioa borobila izan den, bat eta huts garaitu dute Real Betis Carlos Velaren golari esker. Hiru puntu gehiago eta poztasun berri bat Anoetan. Reala primeran atera da partidara, bere erritmoa inposatuaz. Willian Joseren burukada batek lanak eman dizkio Adani. Andaluziarrak ez ziren erasora askotan irteten, baina beraien abaguneek arriskua zekarten. Joaquinek falta jaurtiketa zuzen batean eman du abisua. Xabi Prietoren txapel bat, Willian Joseren beste burukada bat… Gipuzkoarrek gehiago merezi zuten. Bigarren zatiak kolore bakarra izan du. Txuri-urdinek, erritmo altuarekin jokoan eta baloi jabetza bereganatuaz, aurkariaren zelaian jokatu dute etengabe. Merezi zuen Realak gola eta iritsi egin da. Mikel Oyarzabalen erdiraketa bikaina sarera bidali du Carlos Velak. Etxekoen nagusitasuna mantendu egin da. Sendo jarraitu dute gipuzkoarrek eta bigarrena bilatu dute. Betis berdinketaren bila joan dira, baina ezin izan dute txuri-urdinen aurrean. Oyarzabal eta Juanmi, denbora gehigarrian, gertu izan dute bi eta hutsekoa. Lortu ez arren, garaipenak ez du ihes egin. Gau borobil berri bat Anoeta eta hiru puntu gehiago patrikara. Azken igoeratik denboraldi hasiera onena. Adorea eta konfiantza ondorengo konpromisoetarako. Lehendabizi pilak kargatu eta lanean jarraitu liga gabeko astean. Denboraldiko partida handienetariko bat dugu aurretik. Fitxa teknikoa: Real Sociedad: Rulli, J. Zaldua (Mikel, min.90), Raúl Navas, I. Martinez, Hector Hdez., Illarra, Zurutuza, X. Prieto, Carlos V. (Canales, min.75), Willian J. (Juanmi, min.92) eta Oyarzabal. Real Betis: Adan, Piccini, Bruno, Pezzella, Alex M., Petros, F. Gutierrez (Darko, min.46), Dani C., Joaquin (Musonda Jr., min.69), A. Alegria eta Ruben Castro (Nahuel, min.69). Gola: 1-0: Carlos V., min.63. Epailea: Trujillo Suarez. Txartel horia erakutsi die etxeko I. Martinez, Illarra eta kanpoko Darko, Bruno, Joaquin. Asistentzia: 18. 310 zale.
Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!
Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.
Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!