Realak bi eta bat irabazi dio SD Eibarri Azkoienen (Oñati) aurredenboraldiko azken lagunartekoan, eta hirugarren postuan amaitu du Euskal Herria Kopa.
Txuri-urdinak nagusi izan dira lehen zatian, nahiz eta lehen minutuak berdinduxeagoak izan. Lehen abisua Franssik bidali du, atezainak urrundu duen erremate baten ostean. Hortik gutxira iritsi da gola, Nerea Eizagirrek sartu duena, Maddiren asistentzia aprobetxatu duenean markagailua irekitzeko. Realak aurkariaren atearen bila jarraitu du eta atsedenaldia iritsi baino lehen Franssik gertu izan du bigarrena baloia zutoinera bidali eta gero.
Partidari ekin eta berehala iritsi da txuri-urdinen bigarren gola Elene Vilesen bitartez, area barruko aldaratze bat aprobetxatu ostean abantaila handitzeko. Partida berdinduz joan da minutuek aurrera egin ahala eta bigarren zatiko erdialdean Ruthek aldea murriztu du gol olinpiko batekin. Eibartarrek asko estutu dute azken minutuetan, baina atzelari txuri-urdinek aurkariaren hurbilketa arriskutsu guztiak urruntzea lortu dute.
Aurredenboraldia amaitu da, minutuak eta erritmo lehiakorra irabazteko balio izan duena, ilusioz beteriko ikasturte honi begira. Datorren igandean hasiko dugu denboraldia Zubietan Valencia CFren aurka. Aurrera Reala!
Fitxa teknikoa:
Real Sociedad: Lete (O. Santana, min. 46), Emma, Maddi, Vanegas (Guridi, min. 70), Nuria R., Etxezarreta, Viles (Aparicio, min. 85), Claudia (Estrada, min. 85), N. Eizagirre (Solozabal, min. 70), Cecilia eta Franssi.
SD Eibar: Malena, Ane Perez, Queralt, Arene (M. Rodriguez, min. 73), Aida (M. Llompart, min. 61), Carla Morera, Gantxegi (Verges, min. 61), Arola, Bernabe (Campos, min. 61), S. Navarro (Ruth, min. 61) eta Sheila.
Golak: 1-0: N. Eizagirre, min. 20; 2-0: Viles, min. 46; 2-1: Ruth, min. 65
Epailea: Cebollada Lopez. Txartel horia erakutsi dio kanpoko Malenari.
Disfruta de tu nuevo carnet digital
Zure informazioa eta datuak konsultatu edo aldatu
Zuretzat bakarrik ekintza eta promozio bereziak
Zozketak, sariak, 360 bideoak, etabar
Gure taldeen eta jokalarien estatistikak
Gure artxibo historikoa kontsulta egin
Audioak, postalak, posterrak eta aldizkariak jeisteko prest.
Zure argazkia taldearekin