REAL SOCIEDAD 4-1 RCD ESPANYOL

Prest

Vídeo

Realak beste garaipen bat lortu du Zubietan, RCD Espanyoli lau eta bat irabazi eta gero asko landutako neurketa batean.

Txuri-urdinak ez dira eroso egon lehen zatian, lehen ordu erdia igaro arte ez baitute aurkariaren ate ingurura arriskuz hurbiltzea lortu. Nerea Eizagirreren jaurtiketa batek zutoina jo du, eta ondorengo aldaratzea Nahikarik aprobetxatu du, buruz, etxekoak aurreratzeko. Kanpokoek ere ez dute kezkarik sortu gipuzkoarren atean, jokaldi arriskutsu bakarra egin baitute, Adrianak bikain urrundu duena. Atsedenaldira iritsi baino pixka bat lehenago, Marta bigarren gola egiteko zorian egon da, area kanpotik egindako jaurtiketa batekin, baina baloia zutoinera joan da.

Pixkanaka landu behar zen partida, pazientziarekin, eta halaxe egin dute txuri-urdinek. Partida berriro hasi eta gutxira, korner baten irteeran, Nuriak, eskuin oinarekin erremate ona eginda, Realaren garaipena bideratu du. Amaierarako hogei minutura Raizaren gol batekin sartu dira kanpokoak partidan, buruz, korner batean. Gipuzkoarrek minutuetan erabakita utzi dute partida Cecilia eta Barbararen golekin bi kontraerasoetan.

Txuri-urdinen laugarren garaipena jarraian etxean, momentuz bosgarren postuan jartzeko. Orain txipa aldatzea tokatzen da, asteazkenean Levanteren aurkako Superkopako partidari (finalerdiak) aurre egiteko. Datorrenerako prest. Aurrera Reala!

Fitxa teknikoa:

Real Sociedad: A. Nanclares, Lucia, N. Mendoza, Tejada, Iraia, Itxaso, L. Baños, M. Cardona (Cecilia, min. 74), N. Eizagirre (S. Olaizola, min. 65), Manu (Barbara, min. 65), Nahikari (Maddi, min. 77).

RCD Espanyol: Mimi, Verges, Ayaka, Soldevila, Ines (Manuela, min. 46), Baudet, Leticia, Brenda (Raiza, min. 46), Julve (Eli del Estal, min. 63), Dulce, Debora (Kenny, min. 46).

Golak: 1-0: Nahikari, min. 33; 2-0: N. Mendoza, min. 50; 2-1: Raiza, min. 71; 3-1: Cecilia, min. 86; 4-1: Bárbara, min. 90

Epailea: Fernandez Ceferino. Txartel horia erakutsi die etxeko Tejadari eta kanpoko Soldevila eta Leticiari.

Erregistratutako erabiltzaileentzat bakarrik!

Eduki hau gure web orrialdean erregistratu diren erabiltzaileentzat da bakarrik.

Login aukeran klik eginez erregistratu zaitez eta eduki esklusiboaz disfrutatu ezazu!